Eduki publikatzailea

EPEZ XIV bekak: enpresatan praktikak, atzerrian

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/18

Irudia

Norentzat?

UPV/EHUn karrerako azken ikasturtean edo master ofizialen batean matrikulatutako (2018/2019) ikasleen artean, ikasketak bukatu ondorengo urtean europar enpresa batean esperientzia profesionala izan nahi dutenentzat.

Zein heburu ditu?

Laneratzea eta gaitasun profesionalak hobetzea; azken finean, inguru kutural ezberdin batean praktikak eginez formakuntza osatzea.

Praktiken iraupena eta helmugak:

3 hilabeteko praktika profesionalak.

Helmugak:

AUSTRIA, IRLANDA, ITALIA, MALTA, PORTUGAL, TXEKIAR ERREPUBLIKA ETA POLONIA

Nola bideratu eskaera?

UPV/EHUko Praktikak eta Enpleguaren

WEB orriaren bidez:

http://www.ehu.es/eu/web/enplegua

Izena emateko epea:

2019ko uztailaren 16ra arte.

Informa zaitez:

UPV/EHUko Enplegu Guneetan edo ondorengo telefonoetan: 946 01 3679, 946 01 7973, 943 01 5946 eta 945 01 4436