Breadcrumb

Eduki publikatzailea

EiTBk ateak irekiko dizkie Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Arte Ederretako ikasleei

Lehenengo argitaratze data: 2016/05/05

Ostiralean, maiatzaren 13an, EiTBk prestakuntza praktikorako beken berri emango die gai horretan interesa duten ikasleei

Ostiralean, maiatzaren 13an, 15:00etan, EiTBk Bilboko egoitzako ateak irekiko dizkie ikasleei:


- UPV/EHU Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea:
Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazio GRADUAK (UPV/EHU)


Jardunaldi horren bidez, EiTBren eta aipatutako Fakultateen artean sinatutako hitzarmenaren berri emango zaie bertaratutakoei. Hitzarmen horretan, 2016/2017 ikasturtean 4. maila burutzen ari diren ikasleentzako prestakuntza praktikorako beken oinarriak zehazten dira.

Hitzaldian, beken kopuruaren, baldintzen, eta abarren inguruko informazioa emango da, eta amaitutakoan, egoitza bisitatuko dute.

Jardunaldian parte hartu nahi duten pertsonek mezu bat bidali beharko dute hautaketa@eitb.eus helbidera. Gaia: "ate irekiak jardunaldia" izango da eta mezuan, izen-abizenak eta ENA agertu beharko dira.

Jardunaldian izena emateko azken eguna 2016ko maiatzaren 11 da.