Eduki publikatzailea

MADE IN, FADE FOR dokumentalaren aurkezpena

Irudia

Datorren astelehenean, otsailak 3, 9:30-13:00 bitartean, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan, MADE IN, FADE FOR dokumentalaren aurkezpena izango da. Proiektu honen sormen prozesuaren inguruan hitz egiteko aukera ere izango dugu dokumentalaren zuzendaria eta muntatzailea izango baititugu gurekin. Etor zaitezte, denak gonbidatuta zaudete!

 

Sinopsia

Modaren industria ingurugiro larrialditzat jo dute, izan ere, munduan gehien kutsatzen duen bigarren industria da. Gainera, Asiako herrialdeetan langileen, bai helduen, bai haurren esplotazioa dakar. Begiak irekiko dizkizuen dokumentala aurkezten dizuegu, baita janzten dituzun arropen alternatibak proposatuko dizkizuena ere.