Segurtasun-kopia zaharrenak ezabatzea

Segurtasun-kopia zaharrenak ezabatzea

1. Segurtasun-kopia zaharrenak ezabatzeko protokoloa

 

eGelaren erabilera orokortu egin da UPV/EHUn, eta gela horietako datuen segurtasun-kopien bolumena eta kopurua gero eta handiagoa da. Hori dela eta, segurtasun-kopia zaharrenak ezabatzeko protokolo bat ezarriko da, espazioa askatzeko eta zenbait prozesu arintzeko. 

Urtero, ekainean, hurrengo ikasturtean lanean hastean, ikasturte zaharrenari dagozkion segurtasun-kopiak ezabatuko dira, azken lauak beti eskuragarri izateko.

2024ko uztailaren 15ean 2019/2020 ikasturtearen segurtasun-kopiak ezabatuko dira eta eskuragarri egongo diren segurtasun-kopia bakarrak honako ikasturte hauetakoak izango dira: 
       2020/2021
       2021/2022
       2022/2023
       2023/2024

Une horretan dagoen ikastarorik zaharrenaren segurtasun-kopia gorde nahi duenak uztailaren 15a baino lehen deskargatu ahal izango du, eGelako babeskopien blokearen bidez, "NOLA DESKARGATU KOPIAK EZABATU BAINO LEHEN?" atalean azaltzen den bezala.

 

2. Zertan eragiten dit aldaketa horrek?

 

eGelako ikasgela bat irekitzean aurreko ikasturteko edo duela 4 ikasturteko edukiak kargatu nahi duenak, ez du eraginik izango, eta orain arte bezala egiten jarraitu beharko du, Ikasgela Birtualen Kudeatzailearen bidez. 

Duela 5 ikasturte edo gehiagoko edukiak kargatu nahi duenak, aldez aurretik dagokion segurtasun-kopia deskargatu beharko du, dokumentu honen “NOLA DESKARGATU KOPIAK EZABATU AURRETIK?” atalean azaltzen den bezala, eta edukiak kargatzeko eskaera egin EAZen bidez. 

 

3. Nola deskargatu kopiak ezabatu aurretik?

 

eGelan sartu eta joan “Aginte-panela” atalera. 

 

Irudia

 

“Aginte-panelaren” eskuineko aldean, sartu “Segurtasun-kopien zerrenda” atalean.

 

Irudia

 

eGelako segurtasun-kopien blokean, pertsona bakoitzak gaur egun bere izenean dauden segurtasun-kopia guztien zerrenda aurkituko du, baita kopia horiek deskargatzeko aukera ere.

Kopiak MBZ edo ZIP formatuan deskarga daitezke.

  • MBZ formatua berehala deskarga daiteke. Formatu honek ikastaroaren kopia zehatza eta osoa du, eta ikastaroa bere eduki guztiekin eGelan berrezartzeko aukera ematen du. MBZ formatuko fitxategiak ikastaroan matrikulatutako pertsonen datuak ditu, beraz, ikaslearen datu pertsonalak dituen beste edozein fitxategi bezala zaindu eta babestu beharko da. MBZ formatuak ez du ikastaroko edukietara zuzenean sartzeko aukerarik ematen, aldez aurretik berrezarri gabe.
  • ZIP formatua eskatu egin behar da, eta hurrengo egunean deskargatu ahal izango da. Deskargatzen den fitxategiak eGelako gelara igo diren fitxategi guztien kopia bat dauka. Bai irakasleek igotakoak, bai ikasleak igotakoak, adibidez, zeregin bati erantzuteko. ZIP formatua ezin da eGelan berrezarri.

MBZ fitxategia deskargatzeko, sakatu “MBZ deskargatu” (1); ZIP fitxategia eskatzeko, sakatu “ZIPa eskatu” (2).

 

Irudia

 

ZIPa eskatu bada, hurrengo egunean deskargatzeko aukera agertuko da.

 

Irudia