Asset Publisher

Deialdia, UPV/EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko ikasleentzat, Saltillo eskola-ontziaren mugaz gaindiko itsas zeharkaldian parte hartzeko

Uda ikastaroa: Itsasora begiratzen duen Unibertsitatea: ezagutzan zehar nabigatzen Saltillo eskola-ontzian

First publication date: 12/05/2022

Image

Lehen aldiz, aukera duzu uda ikastaro bat itsasontzi batean egiteko; zehazki, UPV/EHUko Nautika Eskolaren Saltillo eskola-ontzian.

Esperientzia zinez harrigarri eta ahaztezin bat bizi nahi baduzu, ontziratu zaitez tripulante gisa Santurtzi (Bizkaia) eta Donibane Lohizune (Lapurdi) lotuko dituen mugaz gaindiko 5 eguneko itsas bidaldi batean. Bidal eskaera 2022ko maiatzaren 31 baino lehen.

Deialdi honetan hautatutako ikasleek inolako kosturik gabe egingo dituzte ikastaroa eta hari lotuta programatutako jarduerak: itsasontzirako joan-etorriak Donostiatik, Bilbotik edo Bordeletik, 5 eguneko prestakuntza esperientzia Saltillo eskola-ontzian (alojamendua eta otorduak itsas bidaldian zehar), eta lehorrean egingo diren hitzaldietan eta antolatuko diren bisita eta txangoetan parte hartzeko aukera. Gainerako gastuak ikasle bakoitzaren kontura izango dira.

Kontsultatu xehetasun guztiak (programa, baldintzak eta ebaluazio-irizpideak) deialdiaren testuan.