Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Zinegoak Gaylesbotrans Naziarteko Zinema Jaialdia

Irudia

Beste urte batez, Zinegoak Gaylesbotrans Naziarteko Zinema Jaialdia EHU/UPVn izango da, Bilboko HEGOAK elkarteak atonduta. Bi astez, fikzio zein dokumentaleko laburmetrai eta luzemetrai ugari ikusi ondoren, zabalketari ekin diote; Euskal Herriko 32 txokotara helduko da Zinegoak. Lan bakoitza festibalaren ezaugarrien adierazle izango da, izan ere, laburmetraiek orientazio sexuala, generoa, haurtzaroa zein nerabezaroa edota transexualitatea bezalako gaiak jorratzen dituzte.

UPV/EHUko Berdintasun Batzordea eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen laguntzarekin, erakustaldi hau martxoaren 14an izango da fakultateko auditorioan 12tatik 14tara. Maren Gonzalez eta Pello Maudo, Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasleek antolatu dute eta Vanesa Fernandez irakasleak.

Saioak laburmetraiak zein hitzaldiak eskeiniko ditu eta Zinegoak jaialdiko zuzendaria, Pau Gillén gerturatuko da. Koldo Carranza eta Jon Zurimendi zuzendariak ere bertan izango dira.