Mugikortasuna | EHUko ikasleak: Buddy programa (Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak)

BUDDY PROGRAMA ZERTAN DATZA

EHUko ikasleak: Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak

Buddiak EHUko graduko ikasleak dira. Esperientzia, ekimen pertsonal edo laguntasunagatik, etorri berriei hirian eta gure campusean barneratzen laguntzeko asmoa erakutsiz.

Ekimen honekin, gure Fakultateko ikasleek etorkizunean joan nahiko luketen unibertsitate bereko ikasleak ezagutzeko aukera izango dute. Horrela, beraien etorkizuneko egonaldirako lagungarria izan daiteke.

Inplikazio-mailaren arabera, programa honetan parte hartzeak + 0,5 puntuatzen du nazioarteko mugikortasun-programetako deialdi batean plaza eskatuz gero. Baita aukerako kreditu 1 lortu dezake.

 

Buddy-ren eginkizunak

 
  • Atzerriko ikaslearekin harremanetan jarri bera iritsi aurretik.
  • Iritsi bezain laster berarekin gelditu (autobus-geltokian, hiriko lekuren batean edo campusean), bere galderei erantzuteko edo Bilboko lehen egunetan laguntzeko eta, ahal bada, hiria erakusteko. 
  • Help Centre-rera lagundu (Leioako 2. liburutegi-eraikina). Bertan, ikasle bisitariei ostatua bilatzen laguntzen zaie, eta EHUko hizkuntza-ikastaroetako datei eta matrikulazioari buruzko beharrezko informazio guztia ematen zaie. 
  • Fakultatea erakutsi eta Arte Ederretako Nazioarteko Harremanetarako dekanoordetzaren bulegora eraman. Bertan, Egonaldiaren Hasierako Ziurtagiria/Certificate of Arrival sinatzen zaie.
  • Irakasgaiak aukeratzen laguntzea eta aplikazio informatikoek nola funtzionatzen duten erakustea (Gaur eta eGela). 
 

Parte hartzeko deialdia

Eskaera egiteko epea maiatzean (abuztua-irailean iristen diren ikasleak hartzeko) eta azaroan (urtarrila-otsailean iristen direnentzako) irekitzen da. Parte hartu nahi baduzu, adierazitako epeetan eskaera-inprimakia bete dezakezu.

Form