Breadcrumb

Tutoretza akademikoa eta Ikaslegoaren arreta

Tutoretza akademikoa eta ikasleentzako arreta

Arte Ederren Fakultatean, tutoretza bitarteko hauen bidez gauzatzen da: 1. ikastetxearen koordinazio-egiturak bere gain hartzen ditu ikasleek orientazio akademikoari edo profesionalari buruz egin nahi dizkioten gai akademikoei edo profesionalei buruzko kontsultak; 2. EHUko Entzute eta Erantzute Sareak laguntzaileak ditu ikastetxeko langileen artean, bai irakasle eta ikertzaileen artean, bai TEKAZELen artean, ikasleei arazo akademiko, psikologiko, ekonomiko edo sozialetan laguntzeko; eta 3., mugikortasuna garatzen ari diren ikasleak mugikortasun-koordinatzaileekin harremanetan jar daitezke, beren egonaldiaren ondoriozko gai akademiko edo profesionalei buruzko aholkuak emateko.

Koordinazio-egitura

Ikastetxeko tutoretza akademikoa protokolo honi jarraituz garatzen da (pdf, 74 Kb).

Jarraian, koadro bat ageri da, ikastetxearen koordinazio-egitura nagusiarekin. Gai akademikoei edo profesionalei buruzko zalantzak dituen edonork jo dezake azpian dituzten pertsonengana.

GRADUA

  • Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzeari buruzko Graduko koordinatzailea Ainara Zornoza Indart ainara.zornoza@ehu.eus
  • Arteko Graduko koordinatzailea Jon Martín Colorado jon.martin@ehu.eus
  • Hiru graduetako lehenengo mailako koordinatzailea Ander Gómez Miranda ander.gomez@ehu.eus
  • Hiru graduetako bigarren mailako koordinatzailea Ane Lekuona Mariscal ane.lekuona@ehu.eus
  • Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzeari buruzko Graduko hirugarren mailako koordinatzailea Haizea Salazar Basañez haizea.salazar@ehu.eus
  • Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzeari buruzko Graduko laugarren mailako koordinatzailea Óscar González Mendia oscar.gonzalez@ehu.eus
  • Arteko Graduko hirugarren mailako koordinatzailea Janire Sagasti Ruiz janire.sagasti@ehu.eus
  • Arteko Graduko laugarren mailako koordinatzailea Lorea Alfaro García lorea.alfaro@ehu.eus
  • Sorkuntza eta Diseinuko Graduko hirugarren mailako koordinatzailea Tania Quindós González tania.quindos@ehu.eus
  • Sorkuntza eta Diseinuko Graduko laugarren mailako koordinatzailea: jabegabe

MASTERRA

 

Koordinazio-estruktura AE Fakultatean

Entzute eta Erantzute Sarea

Unibertsitate-etapak aldaketak, erabakiak eta erantzukizunak dakartza. Horregatik, UPV/EHUren Entzute eta Erantzute Sareak lagundu egingo zaitu. Pertsonen sare bat gara, UPV/EHUren ikastegi guztietan gaude, eta entzuteko eta behar duzun laguntza emateko prest gaude. Ez zaude bakarrik; arazo akademiko, psikologiko, ekonomiko edo sozial bat partekatu behar baduzu edo zure egoera hobetzeko orientazio bila bazabiltza, lagundu egingo zaitugu.

Arte Ederren Fakultatean, pertsona hauengana jo dezakezu:

Mugikortasun koordinazaileak

Mugikortasuna garatzen ari diren ikasleak mugikortasun-koordinatzaileekin harremanetan jar daitezke, beren egonaldiaren ondoriozko gai akademiko edo profesionalei buruzko aholkuak emateko.

Mugikortasun koordinatzailak honako hauek dira: