ESKAERA ETA ESLEIPENA
EHUko ikasleak: Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak
Eskaria GAUR plataformatik egiten da. Eskaera egiteko gida (pdf, 2,3 Mb)
Epe berean, hizkuntza ziurtagiriak, NAN zenbakia eta BUDDY programan parte hartu izanaren ziurtagiria helbide honetara bidali behar dira: arteederrak.ikasleak-internazionala@ehu.es
Horrez gain, LA//BN Kupo Orokorretako programan aurkeztu baldin bazara, hizkuntza ziurtagiria helbide honetara aurkeztu beharko duzu: certiidiomas.internacional@ehu.eus
GAUR sisteman BESTE AUKERA BATZUETAN INTERESATUA marka daiteke, esleipenaren lehen fasean mugikortasun-plazarik lortu ez bada, hutsik geratu diren norakoetara aurkeztu ahal izateko.
Latinoamerika eta Beste Norako batzuekiko hitzarmenak gure Arte Ederretako Fakultateak edo EHU osoak izenpetu ditzake. GAUR-en, norakoan "Comparte, Sí/Partekatu, Bai" agertzen bada, plaza unibertsitateko fakultate guztientzat da. Plaza horiei "kupo orokorra" deitzen zaie. "Comparte, No/Partekatu, Ez" agertzen denean plazak Arte Ederren Fakultatekoentzat soilik dira eta, printzipioz, gure gradu guztietarako dira. IKASLE bakoitzak egiaztatu beharko du bere gradua eskaintzen den, norako unibertsitateen web guneetan sartzen.
Esleitzeko irizpideak
Plazak espedienteko batez besteko notaren arabera esleituko dira, hizkuntza-eskakizunak betetzen dituzten ikasleen artean.
Mugikortasun-deialdi honen aurreko ikasturtean BUDDY lanak egin dituzten ikasleen kasuan, haien notari 0.5 puntu gehituko zaie.
Hizkuntza-ziurtagiri ofizialak aurkezten dituzten ikasleen kasuan, notari gehienez 0.5 puntu gehituko zaizkio. Ziurtagiri ofizialak norako unibertsitatean eskatzen duten hizkuntzakoa izan behar du.
Hirugarren mailako ikasleek lehentasuna izango dute, mugikortasun programa batean parte hartzeko duten aukera bakarra delako.
Mugikortasun programa batean inoiz parte hartu ez duenak lehentasuna izango du nazioarteko bigarren egonaldia eskatzen dutenen aurrean.
Arte Ederretako Nazioarteko Mugikortasun Dekanordetzak ERASMUS+ eta BERARIAZKO LA//BN plazen lehen esleipena egin ondoren, Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak (ORI) kupo orokorreko plazak esleituko ditu. Bigarren esleipenean berdina egingo da.
Esleitutako norakoa onartzeko edo uko egiteko jarraibideak
Lehen esleipenak egin ondoren, ikasleak GAURen esleitu zaion plaza onartu behar du egutegian zehaztutako epean. Horrela egin ezean, omisioz uko egin duela ulertuko da, plaza galduko du eta nazioarteko mugikortasunerako hurrengo deialdian zigortu egingo zaio. Gida (pdf, 2,3 Mb)
Bigarren esleipenean, lehentasun handiagoa eman diozun aukera bat esleitu dakizuke. Honen ostean, nahiago duzun helmuga aukeratu eta onartu beharko duzu.
Behin plaza lortuta egin behar dena
ERASMUS +
- Norako-unibertsitatearekin harremanetan jarri eta bidali iezaiezu eskatzen dizkizuten dokumentuak. Galdetu ea EWP (Erasmus Without Papers) plataforma erabiltzen duten.
- Aurretiko Akordio Akademikoa (pdf, 20 Kb) prestatu.
- Hemengo Mugikortasun Koordinatzailearen sinadura lortzen duzunean eta ALDAKETARIK EGIN GABE, akordioa EWP plataformara igo.
- EWPen 3 sinadurak lortzen dituzunean (zurea, gurea eta norako unibertsitatearena) Akordio Akademiko ofiziala izango da.
- Bidai aseguruaren kopia bidali iezaguzu. Asegururik ez badago, Akordio Akademikoa deuseztatzen da da.
- Europako Osasun Txartela eskatu ere.
How to make an art portfolio for college or university (the ultimate guide)
Top 10 tips for creating the best art portfolio
LATINOAMERIKA (LA) // BESTE NORAKOAK (BN)
- Norako-unibertsitatearekin harremanetan jarri eta bidali iezaiezu eskatzen dizkizuten dokumentuak.
- Aurretiko Akordio Akademikoa (pdf, 20 Kb) prestatu.
- Hemengo Mugikortasun Koordinatzailearen sinadura lortzen duzunean eta ALDAKETARIK EGIN GABE, akordioa GAUR plataformara igo.
- Akordio akademikoa deskargatu, digitalki sinatu eta honako helbidera bidali: arteederrak.ikasleak-internazionala@ehu.es gure bulegoaren sinadura lortzeko. Sinadura elektronikorako, BakQ izatea (mugikorra eta Mac ez du balio) eta sinadura digitala Adobe Acrobat Reader DC programaren inprimakian sartzen ikastea gomendatzen da - Gida
- 2 sinadura dituen dokumentua norako-unibertsitatera bidali, beraien sinadura eskatuz. Hirugarren sinadura lortu bezain laster, akordioa helbide honetara bidali: arteederrak.ikasleak-internazionala@ehu.es
- Bidai aseguruaren kopia bidali iezaguzu. Asegururik ez badago, Akordio Akademikoa deuseztatzen da da.
Hortik aurrera, GAUR blokeatu egingo da eta ezin izango dira aldaketarik egin.