BALDINTZAK ETA MUGAK
EHUko ikasleak: SICUE
Ikastegiko araudia
Lehen eta bigarren mailak guztiz gaindituak izan behar dira (gehienez bigarren mailako irakasgai bat utzi daiteke). Ezin dira hizkuntza-ikastaroak, gainditu gabeko irakasgaiak ezta ere curriculumenetik kanpoko ikastaroak sartu.
Norakoan egin beharreko gutxieneko kredituak:
- 5 hilabete = 30 ECTS
- 9 hilabete = 60 ECTS
Plazak esleitzerakoan, espediente akademikoaren batez besteko nota eta gainditutako kredituen kopurua hartuko dira kontuan.
Matrikula uztaileko auto-matrikularen aldian egingo da. Gure fakultatean dagozkizuen derrigorrezko irakasgai GUZTIAK matrikulatu beharko dituzu.
GOGORATU: Plazari uko egin arren, ERASMUS//LA//BN programaren deialdian plaza lortzen duenak EZIN izango da SICUE programako deialdira aurkeztu.