DIRU-LAGUNTZAK
EHUko ikasleak: SICUE
Eusko Jaurlaritzaren laguntza orokorreko beka. Baldintza akademiko eta ekonomikoak betetzen dituzten ikasleentzat bakarrik. Hortaz, diru laguntza hau jasotzen ari diren ikasleek eska dezakete. Ikasleak dira laguntza behar den epean eta adierazitako tokian eskatzeko arduradunak. Nazioarteko Harremanetako Bulegoak ez du laguntza hau kudeatzen. Beka honek matrikula eta ostatu gastuak estaltzen ditu. Ostatu-laguntza eskatzeko, nora joan nahi duzun adierazi eta beharrezko dokumentazioa aurkeztuko duzu (alokairuaren edo egoitzaren ordainagiria, programan parte hartu izanaren egiaztagiria, etab.)
Hezkuntza Ministerioaren Beka (MEC). Ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo duten ikasleentzat bakarrik. Baldintza ekonomiko eta akademikoak betetzen baditu. Ikasleek eskatu behar dute adierazitako epean eta tokian. ORIk ez du laguntza hori kudeatzen.