Mugikortasuna | EHUko ikasleak: Esleipenerako irizpideak (SICUE)

ESLEIPENERAKO IRIZPIDEAK

EHUko ikasleak: SICUE

Ikastegiko ikasleen artean plazak esleitzeko irizpidea ikaslearen CRUEko batez besteko nota izango da, betiere, baldintzak betez gero.

  • Hirugarren mailako ikasleek lehentasuna izango dute, mugikortasun programa batean parte hartzeko duten aukera bakarra delako.
  • Mugikortasun programa batean inoiz parte hartu ez duenak lehentasuna izango du nazioarteko bigarren egonaldia eskatzen dutenen aurrean.

Ikastegiko Nazioarteko Harremanen arloko dekanordetzak lehen esleipenak egin ondoren ikasleak, zehaztutako epean, GAURen esleitu zaion plaza onartu behar du. Horrela egin ezean, omisioz uko egin duela ulertuko da, plaza galduko du eta nazioarteko mugikortasunerako hurrengo deialdian zigortu egingo zaio.

 

Behin plaza lortuta egin behar dena

 
  • Aurretiko akordioaren inprimakia (pdf, 108 kb) betetzen da
  • Prozedura:
    • Gure fakultatean dagozkizuen derrigorrezko irakasgai guztiak sartu behar dituzu, eta norako-unibertsitatean pareko irakasgaiak bilatu. Egiten ari zaren graduari erantzun behar dio hautaketak.
    • Aldaketarik egin gabe, akordioa GAUR plataformara igo (argibidea)
    • Hiru sinadurak beharko ditu akordioak (ikaslearena, gehi bi unibertsitateen koordinatzailerenak)

Hortik aurrera, GAUR blokeatu egingo da eta ezin izango dira aldaketarik egin.

 

Akordio akademikoaren aldaketak (justifikatutako arrazoiengatik)

 
  • Aldaketak egiteko inprimakia bete (pdf, 104 Kb), eskatu nahi dituzun aldaketa guztiekin.
  • Email helbide honetara bidali: arteederrak.ikasleak-internazionala@ehu.eus
  • Aldaketaren arrazoiak azaldu
  • Aldaketak onartu ondoren, GAURen grabatu behar dituzu. Dena zuzen dagoela egiaztatu, behin gure sinadura lortuta, izaera definitzailea izango baitu eta ezin izango da berriro aldatu.
  • 3 sinadurak beharko dira berriz ere.
 

Akordio akademikoaren aldaketak bigarren lauhilekoan

Norako-unibertsitatearen irakasgaiak soilik aldatu daitezke.

 

Egonaldia luzatzea

Lehenengo lauhilekoan doan ikasleak egonaldia luzatzeko aukera izango du, baldin eta behar besteko aurrerapenaz eskaera egiten badu eta EHUko eta norako unibertsitateko mugikortasun-koordinatzaileek onartzen badute.