TALDEKO ORDEZKARIAK
Ikasturteko ordezkariek beren taldeko ikasleak ordezkatzen dituzte, eta ikasleen, irakasleen, koordinazioaren eta ikasleen ordezkaritza-organoen arteko lotura-lana egiten dute. Haien eginkizuna da taldearen beharrak, proposamenak eta iradokizunak jasotzea eta helaraztea, baita ikasleen komunikazioa eta parte-hartzea erraztea ere bizitza akademikoan.
Ordezkariaren eginkizunak
- Taldea irakasleen eta koordinazioaren aurrean ordezkatzea.
- Ikasleen proposamenak, beharrak eta iradokizunak jasotzea eta helaraztea.
- Ikasleen eta ordezkaritza-organoen arteko komunikazioa erraztea.
- Dekanotzak deitutako batzarretan parte hartzea.
- Taldeari interes akademikoko edo instituzionaleko gaiei buruzko informazioa ematea.
- Taldeari eragiten dioten gorabeherak edo gaiak bideratzea.
- Gero ziurtagiria izapidetzeko eskatzen den urteko memoria osatzea.
Ikasleen ordezkaritzari, unibertsitateko organoetan parte hartzeari eta ordezkariaren eginkizunarekin lotutako beste alderdi batzuei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, Ikasleen Kontseiluak prestatutako UPV/EHUko Ikasleen Ordezkarien Gida kontsulta dezakezu.
Aitortza Akademikoa – hautazko kreditua
Taldeko ordezkariaren eginkizunak betetzen dituzten ikasleek hautazko kreditu 1 aitortu ahal izango dute ikasturte bakoitzeko, ikasleen ordezkaritza-jardueren aitortzaren barruan eta UPV/EHUko araudiaren arabera.
Horretarako, beharrezkoa izango da dagokion dokumentazioa eta berariazko memoria aurkeztea.
Informazio gehiago:
Kredituen
aitortzari buruzko informazioa – Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Nola egiten da hautaketa-prozesua?
Ordezkariak aukeratzeko prozesua unibertsitateak ezarritako prozedura ofizialaren arabera egiten da.