BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA
Diagnostiko txostena:
Desgaitasun mailaren aitorpen agiria, eta agiririk ezean, mediku txostena edota txosten psikopedagogikoa, honako hauek barnean hartuta:
- Ikaslearen izen-abizenak
- diagnostiko argia eta esplizitua
- profesionalaren datuak eta sinadura (elkargokide-zenbakia barne)
- bidalketa-data osoa.
Dokumentu horiek eguneratuak izan beharko dute, gehienez 2 urteko antzinatasunarekin. Ikasteko Zailtasun Espezifikoak dituzten ikasleen txostenetan, txosten zaharragoak onartuko dira, txostena egin zenean ikasleak gutxienez 10 urteak beteta bazituen.
Egokitzapen txostena:
Ikasleek batxilergoko ikasketetan izan dituzten egokitzapenen eta/edo baliabideen berri eman behar da berariaz.
Eskatu beharreko egokitzapenak adierazten direnean, batxilergoan berariaz behar dituenak bakarrik aukeratu behar dira, eta ikaslearekin adostuta egongo dira.
Esteka hauetan, sarbide-proban hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen egokitzapen-txostena egiteko inprimakia dago eskuragarri. Fitxategia deskargatu behar da, eskatutako informazioa osatu eta beharrezko egokitzapenen laukitxoak markatu, izan diren egokitzapenen eta talde bakoitzari eskaintzen direnen arabera.
- Berritzeguneko Hezkuntza Premia Berezien zerrendetan dauden ikasleen kasuan: Berritzegune, IBT edo Gorren Koordinazioak egindako egokitzapen txosten bat ikastetxera bidali behar da.
Formularioa: Berritzeguneko egokitzapen txostena
- Berritzeguneko Hezkuntza Premia Berezien zerrendetan ez dauden ikasleen kasuan: Ikastetxeko egokitzapen txosten bat.
Formularioa: Ikastetxeko egokitzapen txostena
Txostena osatu ondoren, inprimatu, sinatu eta zigilatu egin behar da, GAURen eskaeran kargatu ahal izateko.
EGOKITZAPENAK ESKATZEKO PROZEDURA 2026
|
URTARRILAREN 12tik 31ra |
Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeak pertsona bat izendatu behar du egokitzapen eskaera kudeatu eta jarraipena egiteko arduratuko dena. Ikastetxeak formulario bat beteko du Zerbitzuaren webgunean, arduradunaren datu hauekin: Izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, helbide elektronikoa (konpartitu gabeko kontua), ikastetxearen izena, kodea eta telefonoa. |
|---|---|
|
OTSAILAK 6 |
Zerbitzuak ikastetxeko arduradunari sarbiderako kodeak eta egokitzapenen eskaerak egiteko argibideak bidaliko dizkio. Kode hauek espezifikoak dira USaPeko egokitzapenak bideratzeko. |
|
OTSAILAREN 9tik 27ra |
Egokitzapen eskaerak egiteko epea. Eskaera egiteko ikasleak USaPeko aurrematrikula egina izan behar du. Arduradunak eskaerak bideratzeko behar den dokumentazioa, pdf formatuan eskaneatuta behar izango du. |
|
MARTXOAREN 2tik MAIATZAREN 8ra |
Zerbitzuak eskaerak baloratuko ditu eta GAUR aplikazioaren bitartez onarpenaren berri emango da. Beharrezkoa den kasuetan soilik zerbitzua ikastetxeko arduradunekin jarriko da harremanetan. |
|
MAIATZAREN 11tik 20ra |
Ikastetxeko arduradunak emaitzak jakin bezain laster discap@ehu.eus helbidera email bat bidali behar du, ikasleak ikasketak gainditu dituen edo ez adieraziz, egokitzapen eskaera zein deialdian kudeatuko den zehazteko. |
OHIKO DEIALDIA
|
MAIATZAK 27 |
Sarbide Probarako Zuzendariak probak egingo diren lekuen eta epaimahaien osaeraren berri emango dio zerbitzuari. |
|---|---|
|
MAIATZAK 28 eta 29 |
Zerbitzuak egokitzapenen berri emango die epaimahaiei. |
|
EKAINAK 1 |
Zerbitzuak Ikastetxeko arduradunari epaimahaiko jarraibideak baieztatuko dizkio. |
EZ OHIKO DEIALDIA
|
EKAINAREN 10etik 19ra |
Ikastetxeko arduradunak emaitzak jakin bezain laster discap@ehu.eus helbidera email bat bidali behar du, ikasleak ikasketak gainditu dituen edo ez adieraziz, egokitzapen eskaera kudeatuko behar den zehazteko. |
|---|---|
|
EKAINAK 24 |
Sarbide Probarako Zuzendariak probak egingo diren lekuen eta epaimahaien osaeraren berri emango dio zerbitzuari. |
|
EKAINAK 25 eta 26 |
Zerbitzuak egokitzapenen berri emango die epaimahaiei. |
|
EKAINAK 29 |
Zerbitzuak Ikastetxeko arduradunari epaimahaiko jarraibideak baieztatuko dizkio. |
Lehentasunezko harremana hiru campusetan: discap@ehu.eus
Premiazko eta ezohiko kasuetarako bakarrik:
Araba: Natalia Ortiz 945 014343
Bizkaia: Kepa González 946 012258 / María Jiménez 946 013709
Gipuzkoa: Mamen López 943 015184 / Ane Amondarain 943 018137
IKASTETXEKO ARDURADUNAREN DATUAK BIDALTZEKO FORMULARIOA
ESKAERAK
Eskaerak EHUko idazkaritza birtualaren bitartez egin behar dira.
SARBIDE PROBETARAKO EGOKITZAPENEN GIDA 2025-2026
Gida hau BERRITZEGUNEKO Hezkuntza Premia Bereziko Aholkulari eta BIGARREN HEZKUNTZAKO Ikastetxeko Orientatzaileei zuzenduta dago. Bere helburua Unibertsitate Sartzeko Probetan egokitzapenak eskatzeko prozeduraren berri ematea da.