Derrigorrezko praktikak. Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea
EAZ eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzaren praktika kurrikularak
Izaera
PRACTICUMa EAZ eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko 6. mailako nahitaezko irakasgai bat da (praktika kurrikularrak). Ez nahastu borondatezko praktikekin (praktika extrakurrikularrak), biak bateragarriak dira, curriculuma osatzeko balio dutenak.
Helburua
Irakasgai honen helburua, EAZ eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko hezkuntza teorikoa osatzea da, titulazioak bere baitan dauzkan arloetako prestakuntza praktikoaren bidez.
Non
Praktikak erakunde pribatu edo publikoetan egin daitezke, beti ere tutore batek ikuskatuta.
Iraupena eta denboraldia
Praktiken egonaldia 6. kurtsoko 1. lauhilekoan (urritik aurrera) izango da eta iraupenez 200 ordukoa.
Egin beharreko lanak
Praktikak egiteko esleitu zaion erakunde publiko zein pribatuak egin ohi dituen lanetan parte hartu eta lagundu behar du ikasleak. Practicumean funtsezko bi pertsona egongo dira ikasleari laguntzeko:
- Fakultatean, tutore akademikoa izango dena.
- Enpresan/erakundean, kanpoko instruktorea izango dena.
Praktiken ebaluazioa
- Praktiken epealdia bukatzean, kanpoko tutoretzaren eginkizunen ardura duenak ebaluatuko du ikaslea, hau da, instruktoreak. Horretarako, "Eranskina- Instruktorearen azken txostena" osotuko du. Inprimaki hori fakultateko tutore akademikoari bidaliko zaio.
- Ikasleak, praktikak amaitzerakoan, "Eranskina- Ikaslearen Bukaerako Memoria" osatu beharko du. Behin bete duenean, sinatu eta GAUR aplikaziora igo behar du.
- Tutore akademikoak jarraipen tutoretzak egitea edo ebaluaziorako bukaerako txosten bat idaztea proposa dezake.
Praktiken gestioa eta adjudikazioa
Bi modalitate daude praktikeak egiteko:
- Fakultateak esleitutako praktikak
- Ikasle bakoitzak adostutakoak (autopracticum deritzonak)
1- FAKULTATEAK ESLEITUTAKO PRAKTIKAK
Fakultateak GAUR aplikazioan argitaratuko du esparru juridikoko erakunde pribatu eta publikoek eskainitako praktika guztien zerrenda bat.
Hau da hautatu eta esleitzeko prozesua:
- Irakasgaian matrikulatuta dagoen ikasleak, GAUR aplikazioko nahitaezko praktiketarako duen profilaren bitartez, eskainitako plazen zerrenda osoa ikusi ahalko du.
- "Izen-ematea" adierazten den laukitxoaren bidez hamar eskaintza aukera ditzake, lehentasunen arabera ordenatuta (1etik 10era). Aukeraketa hau, emandako epean egin beharko da.
- Matrikulatutako ikasleek praktiken eskaintzen aukeretan izena emateko epea itxi denean, ikastegiak ikasle bakoitzari emango dio hautatutako aukeretako bat.
- Praktikak esleitzeko irizpidea espedientean jasotako noten batez bestekoa izango da.
- OHARRA: aukerak arretaz hautatu behar dira, esleipenak egin ondoren ikastegiak ez duelako onartuko uko egitea.
2- AUTOPRACTICUMA
Kasu honetan ikaslea da praktika hauek egin ahal izateko enpresa edo erakundearekin harremanetan jartzen dena eta zentroari proposatzen diona.
Autopracticum hauek onartzeko ondorengo baldintzak bete behar dituzte:
- 200 ordutako iraupena
- Edukia zuzenbide arlokoa soilik izan behar da (zeregin juridikoak Formakuntza Proiektuan adieraziko dira eta ez dira enpresen administrazio eta zuzendaritzako zereginak onartuko).
- Instruktorearen baldintza: Zuzenbideko Titulazioa izan behar du.
Autopracticuma egiteko, honako pausu hauek jarraitu behar dira:
1- Hitzarmen Markoa: Enpresa edo erakundeak aurretik ikaslerik izan duen galdetu. Horrela bada, Hitzarmena aurretik sinatuta egongo denez, ez da berriro eskatu behar. Baina horrela ez bada, Hitzarmena egin behar da: Sandra Castellanos edo practicum.fac.derecho@ehu.eus.
2- Autopracticumaren eranskina:
- "Hezkuntza Proiektua" dokumentuan adostutako praktikaren ezaugarriak adieraziko dira: erakundea, instruktorearen izena eta datuak, hasiera eta bukaera datak, ordutegia eta egin beharreko lanak.
- Eranskina, behin bete denean, sinatuta eta zigiluarekin, ondorengo emailera bidaliko da eskaneatuta: practicum.fac.derecho@ehu.eus.
3- Autopracticuma GAUR sisteman grabatu:
- Praktika GAURen grabatu, aplikazioak eskatzen dituen datuekin (eranskinean jarritakoak izango direnak).
- GAURen grabaketa egiteko prozedura:
- GAUR- NAHITAEZKO PRAKTIKAK- AUTOPRACTICUM- BERRIA
- Tituluan, praktikak egingo dituzun enpresa edo erakundearen izena ipini.
4- Onarpena eta tutore akademikoaren izendapena:
Hitzarmena jaso denean eta GAURen grabatutakoa zuzena dela egiaztatzean, praktikak onartu egiten dira eta tutore akademikoa izendatzen da.
Esteka - Zuzenbide Fakultatea
Zuzenbideko "practicum" derrigorrezko irakasgaia da bi graduko azken kurtsoan eta Zuzenbideko Graduko azken kurtsoan. Practicum honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Zuzenbide Fakultateko web orrian kontsulta dezakezu.