Eduki publikatzailea

JARDUNALDIA: Irakasle (trans)formatzearen erronka (ExE)

Martxoak 7

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/01

Zeintzuk dira zure beldur nagusienak zure klaseari aurre egiteko orduan?

Zure ikasleen ikaskuntza denbora maximizatzea gustatuko litzaizuke?

Motibazioa zure klasean mantentzeak arduratzen zaitu?

Ze irakasle mota bilatzen dute ikastetxeak?

Masterra bukatzean non gustatuko litzaizuke inpaktua izatea?

Gonbidatzen zaitugu UPV/EHU-ko Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza masterreko ikasleei zuzendutako jardunaldi praktiko eta esperientzial batera parte-hatzera, non aurreko galderei eta beste zenbaiti erantzuna ematen saiatuko garen.

Jardunaldia ikasgela-kudeaketaren gaineko eta ikasleen motibazioa lantzeko tailer batean oinarrituko da, non zure klasean motibazioa eta klima positiboa mantentzeko estrategia eta teknika desberdinak ikasiko dituzu. Hasiera hasieratik ikusitakoa aplikatu daiteke!

Tailerra Natxo Fernández-ek eta Miguel Costa-k dinamizatuko dute, Espainian zein Latinoamerikan kaltetutako inguruneetako irakaskuntzan esperientzia duten irakasleak. Gaur egun, irakaskuntza lehen urteetan ari diren irakasleak laguntzen eta tutorizatzen dituzte ExE Programa bitartez. EHU-ko Irakasleen masterrako ikasle ohiak izango ditugu baita unibertsitatetik mundu laboralerako trantsizioaz hitz egiteko, eta baita Egibideren kolaborazioa, ikastetxe erreferentea Araban oinarrizko FP-tik batxilergora arteko bere heziketa-esperientzia zabalagatik.

Aukera galduko duzu?

Non eta Noiz?

DONOSTIA   

Osteguna, Marxoak 7                                                          

09:30h - 13:00h                

Areto Nagusia (Oñati Plaza, 3)                 

Hezkuntza Fakultatea - HEFA 2 (UPV-EHU)  

Hemen ikusi dezakezu agenda guztia     

GASTEIZ

Osteguna, Marxoak 7   

16:00h - 19:30h

Gela 3.1

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (UPV-EHU)

Hemen ikusi dezakezu agenda guztia