Eduki publikatzailea

Praktika programa (Ekonomisten Euskal Elkargoa)

Eskaerak jasotzeko epea irailak 15ean bukatzen da.

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/09

Ekonomisten Euskal Elkargoak praktiketan egoteko 6 hilabete eskaintzen dizkizu enpresaren kudeaketa esparru desberdinetan: Administrazioa, finantzak, kontabilitatea, fiskal, kontu‐ikuskaritza… graduatu berri diren gazteei lan merkatura sartzeko erraztasuna bultzatzeko.

PROGRAMAREN OINARRIZKO EZAUGARRIAK:
 IRAUPENA: 6 hilabete, hilabete bakoitzaren 1ean hasten dira, 2019ko urriaren
1etik aurrera.
 HILEROKO POLTSA EKONOMIKOA: Hilero 500 euro bekadunarentzat. Lehen
hilabeteko ordainsaria, formakuntza finantzatzera bideratua izango da.
 BEKADUN PERTSONEN ALTA GIZARTE SEGURANTZAN: Praktikan diharduen
pertsona Gizarte Segurantzan altan emango da (Errege dekretua 1493/2011,
urriaren 24a).
 MARKO JURIDIKOA: Praktika ez‐laboralen hitzarmen bat sinatuko da enpresa,
Elkargoa eta bekadunaren artean. Beraz, ez da lan erlaziorik suposatuko
enpresa eta ikaslearen artean, eta bi alderdiek enpresako formakuntza
praktikoa dela onartuko dute.
 FORMAKUNTZA: Enpresek hobesten dituzten konpetentzia profesionalen
inguruko formakuntza jasotzeko, bekadunek ikastaro bat izango dute ostiralero
azarotik urtarrilera. Ikastaroa beharrezkoa da edozein ekonomistak behar
dituen zeharkako konpetentziak garatzeko.