Breadcrumb

Sarrera-gizarte-langintzako-gradua

Gizarte Langintzako Gradua

Nested Applications

gizarte-langintzako-gradua-presentacion

Baliabide falta, mendekotasuna, indarkeria, tratu txarrak, diskriminazioa... gure gizartean hainbatek pairatzen dituzten egoerak dira, zailtasun, behar eta arazo sozialak gainditzeko eta ongizatea eta justizia soziala lortzeko lan egiten duten profesionalen esku hartzea behar dutenak.

Gizarte langileak zuzenean eta modu integralean esku hartzen du pertsona horiekin eta horien familiekin, taldeekin eta komunitateekin; laguntza eskaintzen die, baita gizarte zuzenbide eta baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa eman ere. Bestalde, aktiboki hartzen du parte arazo sozialen salaketan eta ikerketan.

Gizarte Langintzako Graduak profesionalki gaitzen zaitu, lanbideari eta diziplinari lotutako ezagutza, abilezia eta trebetasunak eskuratuta.

Eta, gainera, espezializatzeko aukera izango duzu: Gatazketan Esku-hartzea eta Gatazken Eraldaketa eta Komunitate Sustapena aipamenetan.

XSL Content

Knowledge areas

Social Sciences and Law

Centre

Faculty of Labour Relations and Social Work. Álava Department

Campus

Alava

Contact

i.fernandezdelabastida@ehu.eus

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

13,72 €

Pass mark

7,812 in ordinary exam session (2023/24)

Places available

125 places

Web Content Display

trabajo-social-Arrazoiak

Image

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Zeure prestakuntzari esker gizarte zailtasunak dituzten pertsona eta komunitateen bizitza hobetzen lagunduko duzu
  • Inguruan dugun gizartea ulertzeko gaitasuna izango duzu eta jarrera kritiko eta eraldatzailea osatuko duzu. 
  • Aukera izango duzu gizartea eraldatzeko ahalmen handia duten eremuetan espezializatzeko: gatazken gestioa eta komunitate sustapena.
  • Praktikak hautatzeko aukera izango duzu administrazioan edo gehien nahiago dituzun gizarte entitateetan.

gizarte-langintzako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Gizarte sentsibilitate handiko pertsona bazara, gizarte justuago eta berdinzaleago baten aldekoa, gizarte politikak interesatzen bazaizkizu eta pertsonen, taldeen eta komunitateen aldatzeko gaitasunean sinesten baduzu, zalantzarik gabe Gizarte Langintzako Graduan aurkituko duzu zure lekua.

Image

Irteera profesionalak

Zerbitzu publikoetako (udalak, aldundiak...) edo pribatuetako (elkarteak, GKE...), arlo desberdinetan:

  • Gizarte ongizatea:
    • Oinarrizko gizarte zerbitzuak, larrialdiak, etxez etxeko laguntza...
    • Gizarte zerbitzu bereziak (adineko pertsonei, emakumeei, haurrei, mendekotasun egoeran daudenei, etorkinei, etxerik gabeko pertsonei, eta abarri zuzendutakoak)
  • Osasuna: lehen mailako arreta, ospitaleak, buruko osasuna, droga mendekotasuna
  • Justizia: epaitegiak, espetxeak
  • Hezkuntza, enplegua, etxebizitza
  • Esku-hartzeko arlo berriak: familia eta komunitate bitartekaritza, berdintasuna, garapenerako lankidetza, aholkularitza, adituen gizarte azterketa