Internships_title

Internships

Prácticas-gizarte-langintzako-gradua

Gizarte Langintzako Graduan praktikak nahitaezkoak dira laugarren mailan, eta gizarte erakundeetan egingo dituzu. Ikasturte guztietan izango duzu lanbidera apurka-apurka hurbilduko zaituen irakasgai bat, eta hurbilketa hori laugarren mailan egingo dituzun kanpoko praktikekin amaituko da.

Gradu honetan kanpoko praktiketako 300 ordu eskaintzen dizkizugu, eta 250 lankidetza hitzarmen baino gehiago, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta EAEren inguruko probintzietako administrazio publiko eta gizarte erakundeekin.

Gizarte langintzako graduan ere garapenerako lankidetzako proiektuetan praktikak egiteko aukera izango duzu.

Hementxe daukazu Gizarte Langintzako Graduak eskaintzen dizkizun derrigorrezko praktikei buruzko informazio guztia.