Tributuak –zergak bereziki– sarrera iturri nagusia dira sektore publikoarentzat, ezinbesteko baliabideak unibertsitateak, ospitaleak, errepideak, aireportuak… eraikitzeko. Sektore publikoaren jarduera maila guztietan (estatua, autonomia erkidegoa, udalerria, etab.) arautzen duen lege eta prozedura multzoari zerga sistema deitzen diogu, eta funtsezkoa da gure gizartearen funtzionamendua ulertzeko.
Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Graduan, prestakuntza orokor bat jasoko duzu ekonomiaren arloan, eta espezifikoa aldi berean, kudeaketa, analisi eta araubide publikoan. Sektore publikoa zer den, haren politika ekonomikoak zeintzuk diren eta politika horiek nola aztertu ikasiko duzu. Gobernu maila guztien politikak ezagutuko dituzu: Europar Batasuna, udala, autonomia erkidegoa eta gobernu zentrala. Gainera, bereziki erreparatuko diozu Euskal Sektore Publikoari.
Laugarren edo hirugarren mailan, borondatezko kanpoko praktiken bidez, harreman zuzenak egingo dituzu etorkizunean zure lantoki izan ahalko diren enpresa eta antolakuntzekin.