solicitud_cambio

ALDAKETA ESKABIDEA

Aldaketak eskatzeko kasu berezietarako irizpideak

Arau orokor gisa, Practicum-a enborreko irakasgai bat da eta, horregatik, errespetatu beharreko  egutegi, ordutegi eta ordu kopuru bat dauzka zehaztuta.  

Ikasle batek ezin badu Practicum-a ezarrita dagoen moduan bete, gutxienez 15 ordu egin beharko  ditu astero eskolan, eta horietatik, 10 ordu goizean, 150, 210 eta 300 osatu arte hurrenez hurren Practicum I, II eta III-an.

Bere egoera “kasu berezi” bat izan daiteke, ziurtagiri ofizialak bitarteko, frogatzen badu (Irizpide hauek finkatzeko, gogoan izan ditugu UPV/EHUk ikasleei aitorturiko eskubide eta betebeharrak):  

  1. Ikasketak eta lana batera egin behar dituela, lan kontratua aurkeztuta. 
  2. Erditzeko, adopzioko edo harrerako kasuetan eta hiru urtetik beherako seme-alaben ardura  duela. 
  3. Mendeko senide baten zaintzaile dela. 
  4. Genero indarkeriaren biktima dela. 
  5. Goi mailako kirolari, teknikari eta epaile gisa edo errendimendu handiko kirolari gisa  egiaztatutako UPV/EHUkoa dela.  
  6. Mugikortasun programetan parte hartzen duela. 
  7. Garapenerako Lankidetza programetan parte hartzen duela.  
  8. Maisu-maistra ikasketekin batera egiten diharduela UPV/EHUko Derrigorrezko Bigarren  Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen  Prestakuntza Unibertsitate Masterra, matrikularen gordekina aurkeztuta. 
  9. Beste egoera batzuetan dauden ikasleak:  
    1. Gaixotasunak, istripuak. 
    2. Arazo administratiboak. 
    3. Aldez aurretik ikusi ezin daitekeena. 
    4. Matrikula prozesuan esleitutako praktiketako plaza ez badago bizi den herrian/hirian,  30 Kilometrotara badago eta garraio publikorik ez badago. 

Egoera hauen aurrean ikasleak egin ditzakeen eskaera motak:  

  • Praktiketako egutegi aldaketa. 
  • Praktiketako ordutegi aldaketa. 
  • Praktiketako ikastegi aldaketa. 

Praktiketako egutegi eta ordutegi aldaketa eskatzen duten ikasleek jakin behar dute aldaketa hori  onartu beharko duela eurak praktiketan hartuko dituen eskolak. 

Praktiketako egutegi aldaketa eskatzen duten ikasleek jakin behar dute praktikak amaitu behar direla  memoria entregatzeko 2. deialdiaren aurretik. 

Praktiketako ikastegi aldaketa eskatzen duten ikasleek jakin behar dute Practicum Dekanordetzak  ezin diela bermatu plaza bat bizi diren lekuan, plazen eskaintza Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzaren  menpe dagoelako.  

Ez da onartuko akordio partikularrik ikasleen eta eskolako zein unibertsitateko tutoreen artean.  Fakultateko Practicum Batzordeak ebatzitakoa izango da soilik baliagarria.  

Ikasleak jarraitu beharreko prozedura honako hau izango da:  

Eskabidea Hezkuntza eta Kirol Fakultateak zehaztutako epean eta moduan egin behar da, “kasu  berezi” izaera ziurtatuko duen dokumentazio guztia gehituz, baita soluzio bideak eskainiz ere. 

  1. Ikasleak aztertuko ditu aurreikusten diren kasu berezien aukerak eta eskaera motak, eta bere  egoerari egokitzen zaiona identifikatuko du.  
  2. Ikasleak eskaera berezia arrazoitzen duten agiriak bilduko ditu.  
  3. Ikasleak web orriko Practicum atalean dagoen inprimakia beteko du.
  4. Ikasleak eskaera egingo du praktiketako kronograman jarritako epean, eskaera inprimakia beteta  eta agiriez lagunduta.  
  5. Practicum Batzordeak eskaera aztertu eta onartzeko ala ez onartzeko erabakia hartuko du.  
  6. Ebazpena web orriko Practicum atalean argitaratuko da, eta informazio publiko horren bidez jakingo dute interesatuek aurretik aurkeztutako eskaeraren erantzuna 
  7. Practicum Batzordearen ebazpena aldekoa bada, praktiketako eskolari komunikatuko zaio.  Zentroak kasu bereziaren baldintzak onartzen baditu, esleipena bere horretan mantenduko da.  Zentroak baldintza bereziak ez baditu onartzen, beste esleipen bat egin beharko da.  
  8. Practicum Batzordearen ebazpena kontrakoa bada, ikasleak Practicum arrunta egin beharko du eta  ez du inolako eskubiderik izango praktikaldiko baldintza orokorrak ez betetzeko.  
  9. Egutegi akademikoan aldaketa eragiten duten eta beste irakasgai batzuei eragiten dieten kasu  berezietako eskaera guztietan, erantzukizun osoa ikaslearena izango da.  
  10. Praktika aldian zehar edozein aldaketa izanez gero, hurrengo helbidera zuzendu: ga-eum.practicum.dekanordea@ehu.eus.

GrAL eta Practicum Batzordeak onartua 2020ko abenduaren 11n