Asset Publisher

Aldaketa klimatikoaren inguruko fake news-ak detektatzeko eta pentsamendu kritikoa garatzen laguntzeko CC BELIEVE joko didaktikoa eskuragarri dago gure Fakultateko ikasleei esker

UPV/EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak, Poloniako enpresa, erakunde eta unibertsitateen partzuergo batekin batera, “BELIEVE IN CLIMATE CHANGE- DEVELOPMENT OF THE ANALYTICAL COMPETENCES AND CRITICAL THINKING OF YOUTH” Europar Batasunak finantzatutako ERASMUS+ proiektua garatu dute. Prozesu honen emaitza giza, “CC BELIEVE” izeneko lankidetza-jokoa sortu dute, gazteek klima-aldaketari buruz jasotzen duten informazioaren inguruan pentsamendu kritikoa garatzen laguntzeko. Erronken bidezko joko interaktibo honen helburua, aldaketa klimatikoaren inguruko albisteen fidagarritasunaren inguruan erabakia informatuak hartzen laguntzea da.

Pasaden udaberrian, UPV/EHUko Lehen Hezkuntzako Graduko 89 ikasleek CC BELIEVE jokoaren testetan parte hartu zuten eta euren ekarpenei esker (edukikoak, teknologikoak eta gamifikaziokoak), jokoak hobekuntza ugari jaso ditu, jokoa hezkuntza komunitatera eta gizartera zabaltzea ahalbideratu dutenak. Esaterako, eurei esker, jokoa ingelesez diseinatua izan bada ere, aplikazioan informazioa orain euskaraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan ikus daiteke.

Jolasa 16 eta 19 urte bitarteko gazteek jolasteko diseinatuta dago, 3 eta 5 jokalari bitarteko taldeetan eta saioa moderatuko duen pertsona baten gainbegiradapean. Bost gai edo agertoki ditu, eta horietako bakoitza joko edo partida independente bat da:

  • Klima-aldaketa eta baso-suteak
  • Klima-aldaketa eta biodibertsitatea
  • Klima-aldaketa, teknologia eta gizartea
  • Ibilgailu elektrikoak eta klima-aldaketa
  • Gizakiaren erantzukizuna klima-aldaketan

Mahai-joko hibrido bat da, proiektuan garatutako aplikazio mugikor bat duena. Aplikazio horrek errealitate areagotua erabiltzen du, eta aztertu beharreko edukiak (bideoak, albisteak, etab.) bistaratzeko balio du. Lankidetza-joko honi buruzko informazio guztia proiektuaren webgunean dago nahi duenarentzat eskuragarri.