(HEZKUNTZA) Datorren azoraoaren 3an hasiko dira gure Fakultatetik antolatutako XII. Minorkult jardunaldial
First publication date: 28/10/2025
Minorkult-Zubigintza topagune bat da, profesionalen, ordezkari publikoen eta hainbat elkarte, ikasle, irakasle eta kulturartekotasunean eta hezkuntza globalean adituak eta arituak diren pertsonen arteko trukea sustatzeko xedea duena. Topagune honetan, kulturartekotasuna espazio dialogiko batean eraiki nahi da. Horretarako, esperientzia, bizipen eta proiektu desberdinak aurkeztuko dira. Kulturen arteko harremana sustatuz, norberaren esperientzia eta bizipenetatik abiatuko da, gure hiri eta herriko kulturartekotasuna gizarte eta mundu bizigarri baten ernamuina izan dadin.
Hamabigarren edizio honetako aurkezpen ekitaldian, Gorka Elordieta, Arabako Campuseko Euskara eta Kulturako zuzendaria; Julio Calleja, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Dekanoa eta Pascual Borja, Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzia, parte-hartuko dute.
Aurkezpenaren ostean, Kultura Bendera Elkartearen eskutik, AFRIKALDIA Zinemen Jaialdiko ikus-entzutekoaren proiekzioa bat aurkeztuko da (Sabrina Onanaren “Children of Diaspora (2024)” laburmetraia hain zuzen) eta ondoren, honi lotutako tertulia bat egongo da. Tertulia honetan, Sabrina Onana artista eta Anita Hichaicoto ikertzaileak parte hartuko dute, Moderatzailea Afrikaldiako kozuzendaria den Christian Aurelien Manga izango delarik. Horrez gain, bertaratutakoen parte-hartze aktiboa sustatuko da, batez ere ikasleena.
Minorkult Jardunaldiak Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Kulturarteko Hezkuntza Minorreko irakasle taldeak antolatzen ditu bereziki Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduko minorreko ikasleei esperientzia aberasgarriak eta hezitzaileak eskaintzeko asmoz. Azaroak 3ko hasiera ekitaldira gure Fakultateko eta Araba Campuseko kide guztiak gonbidatuak zaudete. Gogoratu, Azaroaren 3an, goizeko 9.00ak eta 13.30 bitartean Micaela Portilla eraikineko areto nagusian elkartuko gara.