info_GRAL_kirola

Gradu Amaierako Lana

Gradu Amaierako Lana (GRAL) dugu Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua eskuratzeko ezarritako baldintzetako bat. “Agur” esateko modu bat da, nolabait, aukera bat ikasitako mailetan zehar eskuratutako gaitasunak agiri tekniko zientifiko batean gorpuzteko eta jendaurreko ekitaldi batean agertzeko. GRALa irakasgai bat da, baina ez irakasgai soil bat, aurrera egin aurretik ezagutu beharreko hauek araututa dago: arautegi orokorra eta gida akademikoa . Era berean, proiektu pertsonala da, proban jartzen dituena, hain zuzen ere, norberaren autonomia eta ekimena, baina tutoretzapean eta zuzendaritzapean egiten dena fase guztietan: lana definitu, gauzatu eta aurkeztu.

Pasaden urtetan egindako lanak - ADDIn argitaratuak-

24/25 IKASTURTEA Hasierako argibideak

Zuzendariak izendatzea: GAUR aplikazioan (GRAL atalean)

Lehenengo tutoretza: urriaren 7tik 18ra

Gradu Amaierako Lana lantzeko PROZEDURA

Garrantzitsua: Gradu Amaierako Lana defendatu eta ebaluatu ahal izateko, egiaztatu egin beharko da ikasleak ikasketa planeko gainerako gai guztiak gaindituta dituela da eta, hortaz, Gradu Amaierako Lanari dagozkion kredituak izan ezik, graduko titulua lortzeko beharrezkoak diren gainerako kreditu guztiak dituela.

I. FASEA: proiektua abian jartzea

Ikasleak Gradu Amaierako Lana irakasgaian matrikulatuko da automatrikula garaian eta ikasturtean zehar GRAL aurrera eramateko jarraibideak beteko ditu.

GRALaren proiektu on batek abiapuntu hauek izan behar ditu, gure graduaren espezifikotasunari egokitutako helburu batzuk eta norberaren eta besteen asmo profesionalak: denok dakigunez, konta ezin ahala aukera daude ondo uztartzeko eskakizun instituzionalak eta kezka bokazionalak.

Bestalde, oso gomendagarria da proiektuaren tutorearekin epe egutegi bat ezartzea GRALa defendatu egin nahi den deialditik abiatuta: otsaila, ekaina edo iraila. Eginkizunak eta horien iraupenak jaso beharko ditu egutegi horrek, eta iristeko moduko mugarriak eta lan bilerak ezarri behar dira.

II. FASEA: Lanaren prestakuntza eta idazketa

Gradu Amaierako Lana idatzizko dokumentu bat dugu, fakultatetik igarota zertarako garen gai adierazten duena. Lanaren prestakuntza eta idazketa lan motak eta lanaren zuzendaritzak emandako jarraibideek zehazten dituzte, batez ere. Edonola ere, jarraipen hauek hartu behar dira kontuan: luzapena 7.500 hitzekoa izango da gutxienez eta 10.000koa gehienez (azala –ikus eredua–, aurkibidea eta eranskinak kenduta); idazketa APA arauen (*) azken bertsioak ezarritako argibide orokorretara moldatu behar da; amaierako dokumentua PDF formatuan aurkeztu behar da.

Ezarritako parametroak betetzen ez dituzten lanak gaitzetsi egingo dira eta ezin izango dira aurkeztu.

 (*) Berezitasunak: 11ko  letra tamaina eta 1,5eko lerroartea erabiliko da.

Beste links lagungarriak:

http://normasapa.com/; https://normas-apa.org/wp-content/uploads/Guia-Normas-APA-7ma-edicion.pdf

Gradu Amaierako Lana egiteko prestakuntza materialak

Nola egin lan akademiko bat

III. FASEA: GRALaren defentsa

Indarreko arautegia ontzat hartuta, GRAL defendatu eta ebaluatu ahal izateko, egiaztatu egin beharko da ikasleak ikasketa planeko gainerako gai guztiak gaindituta dituela da eta, hortaz, Graduko Amaierako Lanari dagozkion kredituak izan ezik, graduko titulua lortzeko beharrezkoak diren gainerako kreditu guztiak dituela.

Arautegi orokorrak dioen moduan, GRALa azaldu beharko da hiru kidek osatutako epaimahaiaren aurrean, saio publikoan, kontuan hartuta 6.4 artikuluak dioena: "ikasleak lanaren helburuak, metodologia, edukia eta ondorioak azaldu beharko ditu. Gero, epaimahaiko kideen galdera, argibide eske, komentario edo iradokizunei erantzun beharko die". Saioa 45 minutukoa izango da. Ikaslearen aurkezpenak gehienez 15 minutu iraungo du.

Baina lehenik eta behin ikasleak irakasgaiaren matrikula egin behar du, bai eta lana ere zuzendariaren gidaritzapean ikasturtean zehar. Ondoren tramite hauek egin behar dira:

1.- Behin betiko dokumentua aurkeztea barruko ADDIren bidez, horretarako prestatu den gidan adierazitako moduan.  Une horretatik aurrera ikaslea da bere lanaren erantzule, bai alderdi formalei dagokienez bai originaltasun eskakizunei dagokienez.

Oharra: lana igo ahal izateko, ikasleek ADDI plataformatik korreo bat jasoko dute. Erabiliko da esteka hau: http://academico.ehu.eus/submissions

2.- Defentsa eskaera GAURren bidez: lanaren behin betiko izenburua erabaki beharko da, horixe izango baita espedientean agertuko dena.

Aldi berean, UPV/EHUn GrALek zer GLHtan laguntzen duten jakiteko ahalik eta informazio gehien biltzeari dagokionez, ikasleak inprimaki labur honi erantzun beharko dio:

https://www.ehu.eus/eu/group/forms/shared/-/form/43510688

3.- GRALaren defentsa epaimahaiaren aurrean: aurreko tramiteak bete direla behin egiaztatuta, defentsaren eguna eta tokia jakinaraziko zaie interesatuei.

LEHENENGO DEIALDIA (23/24 IKASTURTEA)

2023/2024 ikasturtean lanen defentsa egiteko lehenengo epea 2024ko otsailaren 5etik 9ra artekoa izango da. Lana epe horretan defendatu nahi dutenek urtarrilaren 26a baino lehen egin behar dute eskaera, eta lana urtarrilaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dute barruko ADDIren bidez.

BIGARREN DEIALDIA (23/24 IKASTURTEA)

2023/2024 ikasturtean lanen defentsa egiteko bigarren epea 2024ko ekainaren 17tik  21era artekoa izango da. Lana epe horretan defendatu nahi dutenek ekainaren 4a baino lehen egin behar dute eskaera, eta lana ekainaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dute barruko ADDIren bidez.

HIRUGARREN DEIALDIA (23/24 IKASTURTEA)

2023/24 ikasturtean lanen defentsa egiteko hirugarren epea 2024ko uztailaren 15etik 19ra artekoa izango da. Lana epe horretan defendatu nahi dutenek uztailaren 2a baino lehen egin behar dute eskaera, eta lana uztailaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dute barruko ADDIren bidez.

OHARRA: lana defendatzeko eskaera egingo duten ikasleek deialdi bat agortuko dute, ikasturteko hiru deialdietatik dagozkien bietako bat, eta AURKEZTEKE nota jarriko zaie defentsa eskubideari uko egiten badiote, lana aurkezten ez badute, edo epaimahaiaren aurrera azaltzen ez badira.