MAIZ EGINDAKO GALDERAK
- Zein testuinguru zaurgarri kontuan hartzen dira?
- Zenbat beka eta zein zuzkidura ekonomiko dago?
- Praktika edo proiektua hasita egon behar da eskaera egiteko?
- Zer egin beharko dut amaierako jardunaldian?
- Noiz eta nola aurkeztu
- Nola errejistratu behar dut nire eskaera Erregistro Elektronikoaren bitartez?
- Baina soilik Erregistro Elektroniko bidez erregistratu al dezaket nire eskaera?
- Beste beka edo laguntzekin bateragarria da?
Zein testuinguru zaurgarri kontuan hartzen dira?
Testuinguru zaurgarrietan garatutako GRAL edo MAL proiektuak hartuko dira kontuan, gizarte-erakundeekin lankidetzan. Adibide batzuk:
1. Arlo soziala eta komunitarioa
- Bazterketa-arriskuan dauden kolektiboekin lan egiten duten GKEak eta elkarteak (etxerik gabeko pertsonak, migratzaileak, errefuxiatuak, desgaitasuna duten pertsonak, hirugarren adinekoak…).
- Gizarteratze eta laneratze erakundeak (birgizarteratze programak, enplegu babestua, tailer okupazionalak…).
- Presondegiak edo birgizarteratze zentroak.
- Haurtzaroarekin, emakumeekin edo familia zaurgarriekin lan egiten duten harrera-zentroak.
- Auzo zaurgarrietan komunitate-zerbitzuak (gizarte esku-hartzea, proiektu sozialak, tokiko garapena).
2. Arlo hezitzailea
- Maila sozioekonomiko apaleko testuinguruak edo segregazio handiko ikastetxeak.
- Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekin edo eskola-uzte arriskuan daudenekin lan egiten duten programak.
- Haurtzaroan esperientzia gogor goiztiarrak bizi dituzten haur eta gazteei bideratutako proposamenak.
- Helduentzako prestakuntza-zentroak testuinguru ahuletan .
- Ospitale-gelak edo etxeko arreta jasotzen duten ikasleentzako hezkuntza.
3. Osasun- eta komunitate-arloko testuinguruak
- Auzo zaurgarrietan dauden lehen mailako arretako osasun-zentroak.
- Osasun mental komunitarioko programak.
- Gaixotasun arraroak edo kronikoak dituzten pazienteen elkarteak, baliabide gutxikoak.
- Mendekotasunak dituzten pertsonekin edo kalte-murrizketan lan egiten duten erakundeak.
- Mendekotasunean edo bakardade egoeran dauden adinekoentzako egoitzak eta eguneko zentroak.
4. Lan- eta ekonomia-arloko testuinguruak
- Desgaitasuna, bazterketa-arriskua edo langabezia luzarokoa duten pertsonentzako kooperatibak edo laneratze-enpresak.
- Testuinguru ahuletan ekintzailetza soziala sustatzen dituzten programak.
- Ekonomia zirkularrean edo solidarioan oinarritutako proiektuak auzo zaurgarrietan.
5. Kultura- eta ingurumen-arloko testuinguruak
- Kultura-eskaintza urria duten inguruneetan sustatutako kultura-proiektu komunitarioak.
- Artea, musika edo kirola bidez inklusioa bultzatzen duten elkarteak.
- Hustutze arriskuan dauden landa-komunitateak.
- Pobrezia energetikoak edo ingurumen-zaurgarritasunak kaltetutako guneetan iraunkortasuna sustatzen duten erakundeak.
Zenbat beka eta zein zuzkidura ekonomiko dago?
Gehienez 20 beka emango dira hiru campusen artean banatuta.
Beka bakoitzak 1.000 € izango ditu, honela banatuta:
%40 beka esleitu ondoren
%60 GRAL/MALa defendatu eta gainditu ondoren
Gainera, 5.000 €-ko funts osagarri bat egongo da prestakuntza-jardueretarako, jardunaldietarako edo kongresuetarako.
Praktika edo proiektua hasita egon behar da eskaera egiteko?
Ez derrigorrez. Hala ere, eskaera egiteko unean GRAL edo MAL bat kanpoko erakunde batekin lankidetzan egiten ari zarela edo hastea hitzartuta duzula egiaztatu behar duzu.
Gainera, GRAL edo MALa 2026ko maiatza eta iraila bitartean defendatu eta gainditu beharko da, beka osoa jasotzeko baldintza gisa.
Zer egin beharko dut amaierako jardunaldian?
Bekadunek beren GRAL/MAL proiektua eta gizarte-inpaktua azaldu beharko dute amaierako ekitaldi publiko batean, programako parte-hartze konpromisoaren barruan.
Noiz eta nola aurkeztu
Eskabidea aurkezteko, bete formulario hau edo bete I. eranskina martxoaren 2a baino lehen.
Gainerako II. eta III. eranskinak sinatu behar dituzu.
Formularioa bete baduzu, jasotako emaila PDF bihurtu eta erregistro elektronikoak sartuta Gizarte ekintzara bideratu. Email hori erregsitratzearekin nahikoa da (dokumnetazio guztia formularioan sartu duzulako)
I. eranskina bete baduzu ordea: erregistro elektronikoan deialdian eskatzen den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzu:
- Eskaera orria (I eranskina)
- Konpromiso dokumentua (II eranskina)
- Zinpeko aitorpena (III eranskina)
- NAN/ NIE
- Curriculuma
- Hitzarmena
Nola errejistratu behar dut nire eskaera Erregistro Elektronikoaren bitartez?
i3 GIZARTE Programan parte hartzeko online eskaria bete ondoren, email bidez egiaztagiri bat jasoko duzu adierazitako posta elektronikoan. Mezu hori bera inprimatu eta ondoren, UPV/EHUko Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako Errektoreordeari helarazi behar diozu eskaeran. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluan adierazitakoaren arabera, egiaztagiri hori ezarritako epearen barruan aurkeztu behar da, ahal den guztietan EHUko erregistro elektronikoaren bitartez: https://egoitza.ehu.eus/es/registro-electronico. “Ekintza Soziala zuzendaritzara” zuzendua.
Kontuan izan, erregistro hori gauzatzeko, identifikazio elektronikoko sistema hauetakoren bat erabili beharko duzula.
a) Izenperen Erabiltzailearen Ziurtagiri Digitala
b) UPV/EHUko txartela (Izenpe)
c) NAN elektronikoa
d) Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalak emandako ziurtagiriak (FNMTCERES).
Baina soilik Erregistro Elektroniko bidez erregistratu al dezaket nire eskaera?
Ez. IKD Programaren deialdian adierazten den bezala, I. eranskina beteta eta eskatutako dokumentazio guztiarekin batera beste era hauetako batean ere aurkeztu ahal izango duzu:
a) sektore publikoko edozein erakunderen gainerako erregistro elektronikoetan.
b) UPV/EHUko edo sektore publikoko beste edozein erakundetako erregistro gaietan laguntzeko bulegoetan bertaratuta, funtzionario publiko gaitu baten bitartez.
c) Posta bulegoetan.
d) Espainiak atzerrian dituen diplomaziako ordezkaritzetan edo kontsuletxeetako bulegoetan.
Beste beka edo laguntzekin bateragarria da?
Dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik ez duen eta deialdiko baldintzak betetzen dituen edozein ikaslek parte hartu ahal izango du. Bateragarritasun zehatzak deialdiko oinarrietan kontsultatu beharko dira.