i3 GIZARTE Programa 2026 Aurkezpena

Konpromiso soziala duten GRAL /MALak sustatzeko programa

Beken helburua da UPV/EHUko graduko eta master ofizialeko ikasleei laguntza ekonomikoa ematea, baldin eta 2026ko maiatza eta iraila bitartean gizarte, komunitate edo hezkuntza eremuko kanpoko erakundeekin elkarlannean GRAL edo MALak egiten badituzte edo proiektu sozialetan parte hartzen badute.

Programa honek ikasleen gizarte-konpromisoa eta parte-hartze aktiboa sustatu nahi ditu, gizarteratzea, kohesioa eta aniztasunaren arreta bultzatzen duten ekimenetan, eta aldi berean, ikasleen enplegagarritasuna hobetzen du esperientzia praktiko eta eragin sozial positiboa duten jardueren bidez.

Bekaren zenbatekoa eta kopurua

Zenbatekoa: beka bakoitzak 1.000 € jasoko ditu.

Gehienez: 20 beka emango dira, hiru campusen artean banatuta (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba).

Baldintza nagusiak:

  • UPV/EHUko gradu edo master ofizial batean matrikulatuta egotea 2025/2026 ikasturtean.
  • Kanpoko erakunde sozial batekin elkarlanean GRAL edo MALa egitea edo egiteko konpromisoa izatea (GGKEak, elkarteak, fundazioak, hezkuntza-zentroak, etab.).
  • GRAL edo MALen defentsa 2026ko maiatza eta iraila bitartean egitea.
  • Ez izatea helburu bererako beste laguntzarik edo diru-laguntzarik.
  • Programak antolatutako amaierako ekitaldian proiektuaren ekarpen nagusiak aurkezteko konpromisoa hartzea.

Eskaera-prozedura

Epea: 2026ko martxoaren 2a

Eskaerak: https://www.ehu.eus/eu/web/ikdgazte/izen-ematea