IKD GAZtE 2020

Ikasturte honetako IKD GAZtE, beste guztia bezala, berezia izan da. CoVID 19aren erruz moldatu egin behar izan dugu proiektu guztia. Baina inor ez da geratu bere IKD GAZtEri esker garatzen diren zeharkako gaitasunak landu gabe. Danera 15 gradu desberdinetako 54 ikaslek hartu dute parte 19-20 ikasturtean IKD GAZtEn. Modu desberdinetan eta berritzaileetan, IKD ren ezaugarri den bezala.

Berrikuntzak ugariak izan dira ikasturte honetan, batzuk guk erabakiak eta besteak beharrak eraginda.

Aurten, Bizkaiara heldu gara, Ingeneritza Elektriko, Mekaniko eta Elektronikoko  6 ikaslek Iberdrolak proposatutako erronka bati egin diete aurre. “Smart Meter” bidez antzemandako akatsen kudeaketarako proposamen berriak eginez. Proiektu honek, gainera,  Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua egiten dabilen ikasle baten TFGa garatzeko balio izan du.

Gipuzkoan, ikasturtea normal joan izan balitz 7 erronka desberdinei irtenbidea emateko asmoa genuen. Hauek izan behar zuten gure eragile: Bagera elkartea, Kutxa Ekogunea, Gizalde, Grupo comisario Okendo XIX, Pasaiako Itsas Festibala, Puntueus, Saretuz. Baina, azkenean, egoeraren larritasuna ikusita hurrengo ikasturtera atzeratzea  erabaki zen.

Hori bai, inor ez da lan gabe geratu eta IKD GAZTE azkar batean birmoldatu eta lanean jarraitu dugu.