i3 GIZARTE Programaren deialdia

i3 GIZARTE PROGRAMAREN DEIALDIA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK i3 HEZKUNTZA-EREDUAN OINARRITUTAKO GIZARTE-ERAKUNDEEKIN LANKIDETZAN ETA GIZARTE-JUSTIZIARA BIDERATUTA, GRADU AMAIERAKO LANAK ETA MASTER AMAIERAKO LANAK GARATZEKO BEKAK (2026KO DEIALDIA).

OINARRIAK

I. Xedapen orokorrak

1. Xedea

1.1. Deialdi honen xedea da erakunde sozialekin eta egoera ahulean edo gizarte-desabantailan dauden pertsona edo komunitateekin lan egiten duten kolektiboekin lankidetza zuzenean garatuko diren Gradu Amaierako Lanak (GRAL) egiteko beka-programa arautzea eta deitzea. Programa i3 GIZARTE hezkuntza-ereduan eta ikaskuntza-zerbitzuaren, ikerketa aplikatuaren eta konpromiso sozialaren printzipioetan oinarritzen da, lehen IKD GAZtE bezala ezaguzten zen programaren esparrua erreferentziatzat hartuta, eta lehentasunezko helburua gizarte-inpaktu erreala duten GRAL proiektuak bultzatzea da, erakunde sozialekin lankidetzan.

Programaren helburua da unibertsitate-ikasleen konpromiso eta parte-hartze soziala sustatzea, komunitatea hobetzeko, gizarteratzeko, gizarte-inklusioa eta aniztasunari arreta emateko ekimenak ekonomikoki babestuz. Halaber, gizarte- eta komunitate-zerbitzuekin lotutako graduetako ikasleen Gizarte Konpromisoa indartzea du xede, haien ibilbide profesionala sendotuko duten esperientzia praktikoak eskainiz. Eranskinean jasotako aukerez gain, helburu soziala duten proposamen guztiak baloratuko dira.

 

1.2. Programak 20 beka izango ditu, eta EHUko 3 Campusetako ikasleen artean esleituko dira, kanpoko erakundeekin lankidetzan egiten ari diren eta 2025/2026ikasturtean defendatuko diren GRALak eta MALak prestatzeko eta garatzeko.  

1.3. Programa honetako bekak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzatzat hartuko dira, publizitate, lehia eta objektibotasun printzipioen arabera emango dira, eta lehiaketa prozedura banaren bidez esleituko dira eskatzaileen artean; horrela, Erabaki honetan jasotako balorazio irizpideak eta hautaketa prozesuak kontuan hartuta, puntuaziorik handiena lortzen duten hautagaiei soilik emango zaizkie, proposatutako beka kopurua bete arte. 

1.4. Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako errektoreordetzak finantzatuko du deialdia, beti ere, kreditu nahikoa eta egokia badago

2. Proposatutako bekak, edukia eta iraupena

2.1. I3 GIZARTE Programaren 2026ko deialdian, gehienez 20 beka eman ahal izango dira. Modu proportzionalean banatuta egongo dira hiru Campusetan, Campus bakoitzeko EHUko ikasle kopuruaren arabera: Bizkaiko Campusean ikasleen % 50 (10 beka); Gipuzkoako Campusean, % 30 (6 beka); eta Arabakoan, % 20 (4 beka). Campus batean ez bada aurreikusitako kupoa betetzen, beste campus batera birbanatu ahal izango da, jasotako eskabideen eta deialdiaren balorazio-irizpideen arabera.

 2.2. Beka bakoitzak 1.000 euroko zuzkidura izango du, itzuli beharrik gabeko dirulaguntza gisa.

Ordainketa bi zatitan egingo da:

  • %40, beka formalki onartu eta parte-hartze konpromisoa sinatu ondoren.
  • %60, GRALaren defentsa egin eta gainditu ondoren.

2.3. Horrez gain, 5.000 euroko diru-poltsa orokor bat ezarriko da, beka jaso duten GRALekin lotutako jarduera osagarriak finantzatzeko, besteak beste:

  • Proiektuaren gaiarekin lotutako prestakuntza espezifikoa.
  • Kongresu, jardunaldi edo mintegi akademiko edo profesionaletan izena ematea eta parte hartzea.
  • Deialdiaren helburuekin bat datozen eta behar bezala justifikatutako beste prestakuntza-jarduera batzuk

Diru-poltsa honen esleipena aldez aurretik egindako eskaeraren eta gastuen justifikazioaren arabera egingo da.

2.4. Prestakuntza: Campus bakoitzean hileko prestakuntza-saioak antolatuko dira 2026ko martxotik ekainera, besteak beste GRAL edo MALaren defentsa egokia egiteko beharrezkoak diren zeharkako gaitasunak garatzeko.

2.5. Beken esleipendunek Programako orientazioko teknikari baten laguntza izango dute. Gainera, pertsona hori bekaren onuradun bakoitzaren aprobetxamendu maila gainbegiratzeaz arduratuko da, baita aurreikusitako jarduerak eta Programan aurreikusitako helburuak kudeatzeaz ere.  

 

II. Bekaren onuradunak hautatzeko prozesua

3. Hautagaien betebeharrak

Hautagaiek honako baldintza guztiak bete beharko dituzte eskaera egiterakoan: 

  • 2025/2026ikasturtean, EHUko edozein gradutako azken ikasturtean edo EHUko Master Ofizialetako batean matrikulatuta egotea.
  • Eskaera egiteko unean GRAL edo MAL batean lanean aritzea edo lanean hastea hitzartua edukitzea kanpoko erakunde batekin lankidetzan, hala nola enpresa pribatu edo publikoekin, elkarteekin, Administrazio Publikoarekin edo izaera bera izan dezaketen beste eragileekin.  (II. eranskina bete behar da).
  • Indarrean dagoen matrikulari dagokion zikloan I3 GIZARTE programan parte hartu ez izana. 
  • Denbora libre nahikoa izatea, alde batetik, bekako jardueretan parte hartu ahal izateko eta, bestetik, Programara aurkeztutako GRALa edota MALean aktiboki lan egiteko. 
  • GRAL edo MAL proiektuaren ekarpenik garrantzitsuenak amaierako ekitaldi publiko batean azaltzeko konpromisoa betetzea.
  • Oro har, Europar Batasuneko kide den estatu bateko herritarrak izan beharko dute bekaren eskatzaileek, bai eta atxikitzen diren herrialdeetakoak, izangai diren herrialdeetakoak eta izangai potentzialetakoak (Ipar Mazedoniako Errepublika, Turkiako Errepublika eta Serbiako Errepublika) edo Europako Merkataritza Libreko Elkarteko (EFTA) kideak ere, aldi berean Europako Esparru Ekonomikoko (EEE) kide direnak, hau da: Liechtenstein, Islandia eta Norvegia.  Espainiak ofizialki errefuxiatu, aberrigabe edo biztanle iraunkor aitortutako pertsonek ere parte hartu ahal izango dute deialdi honetan.
  • Parte hartu ahal izango dute, halaber, Programan parte hartzen duen herrialde bateko nazionalitatea izan gabe, beste herrialde bateko nazionalitatea duten pertsonek, baldin eta bekaren aprobetxamendu aldian Espainian bizitzeko egoitza baimen balioduna badute. 
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz. 

4. Eskaerak egiteko prozedura

4.1. Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko otsailaren 12tik martxoaren 2era (biak barne) izango da. 

4.2. Programan parte hartu nahi duten pertsonek, oinarri hauetako 3. puntuan adierazitako baldintzak betetzen badituzte, eskaera orria bete eta izena eman beharko dute. Inprimaki hori web-helbide honetan eskura daiteke: https://www.ehu.eus/eu/web/IKDgazte/

4.3. Bekaren eskatzaileek, eskaera orrian, kanpoko erakunde batekin lankidetzan egiten ari diren edo egingo duten GRALerako edo MALerako aukeratutako gaiaren laburpena egin beharko dute, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez. Lankidetza horren garrantzia ere idatziz arrazoitu beharko da, lankidetzaren arrazoia justifikatuz eta proiektu horrek entitateari edo gizarteari egin diezaiokeen ekarpena argudiatuz.  

4.4. Eskabidearekin batera, honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da: 

NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia. 

GRAL edo MALaren tutoreak sinatutako jarraipen fitxa. (II. eranskina).

Eskatzailearen Curriculum Vitae-a. 

GRAL edo MAL-a egiteko lankidetzan ari den enpresa/elkarte/administrazio publikoaren hitzarmena edo/eta kontratua.  

4.5. Eskabidea bete ondoren, eskatzaileak gauzatutako eskaera horren egiaztagiria jasoko du jakinarazpenetarako adierazitako posta elektronikoan. Eskaeraren egiaztagiria jasotakoan, Gizarte Ekintzako Zuzendaritzari bidali beharko zaio erregistro elektronikoaren bidez. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen (urriaren 1ekoa) 16. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, egiaztagiri hori ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko da, lehentasunez UPV/EHUren erregistro elektronikoaren bidez, honako helbide honetan: https://egoitza.ehu.eus/

Horretarako, espediente berri bat sortu beharko da erregistro elektronikoan, honako testua adieraziz: “i3 GIZARTE bekarako eskaera”, eta “Gizarte Ekintzako Zuzendaritzari” zuzendu.

 

Horretarako, identifikazio elektronikoko sistema hauetakoren bat erabili beharko da:  

a) Izenperen Erabiltzailearen Ziurtagiri Digitala  

b) EHUko txartela (Izenpe)  

c) NAN elektronikoa   

d) Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalak emandako ziurtagiriak (FNMTCERES).  

Beste era hauetako batean ere aurkeztu ahal izango da: 

a) sektore publikoko edozein erakunderen gainerako erregistro elektronikoetan.  

b) EHUko edo sektore publikoko beste edozein erakundetako erregistro gaietan laguntzeko bulegoetan bertaratuta, funtzionario publiko gaitu baten bitartez.  

c) posta bulegoetan.  

d) Espainiak atzerrian dituen diplomaziako ordezkaritzetan edo kontsuletxeetako bulegoetan.  

4.6. Bide telematikoz bidalitako eskabideak, aurreko paragrafoan adierazitako prozeduraren bidez erregistratu ez badira, aurkeztu gabekotzat joko dira, eta Programatik kanpo geratuko dira. 

4.7. Eskabidea egiteko eredua (I. eranskina) eskuragarri dago honako web orrialdean: https://www.ehu.eus/eu/web/IKDgazte/

Erregistro gaietan laguntzeko EHUren bulegoetan aurrez aurre aurkezten diren agiriak digitalizatu egingo dira administrazio espediente elektronikoan sartzeko, eta jatorrizkoak interesdunari itzuliko zaizkio, interesduna funtzionarioaren aurrean identifikatu eta horrela jarduteko adostasun espresua adierazi ondoren, bat etorrita EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Erabakian adierazitakoarekin. Erabaki horrek onartu egiten ditu gai hauei buruzko jarraibideak: erregistro gaietan laguntzeko bulegoak; eskaerak, idatziak edo bestelako komunikazioak funtzionario publiko gaituaren bidez aurkeztea EHUn; eta funtzionario publiko gaituen erregistroa. 

 

5. Bekak esleitzeko prozesua

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaituta, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da EHUko Praktika eta Enpleguaren atarian, EHUko Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako errektoreordearen erabaki baten bidez. Halaber, hala badagokio, zerrendan adieraziko da nori falta zaizkion derrigorrez aurkeztu beharreko agiriak eta zer agiri falta zaizkion. Horrelakoetan, izangaiak 10 egun balioduneko epea izango du agiriok aurkezteko, eta horrela egin ezean, eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen  68. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

5.2. Baztertzeko arrazoiak honakoak izango dira: a) eskabideak deialdi honetan ezarritako epetik kanpo aurkeztea; eta b) Erabaki honetan adierazitako baldintzak ez betetzea. 

5.3. Behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea amaituta, aurreko atalean adierazitako tokian, Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako errektoreordearen erabakiaren bidez, hautaketa-prozesuan parte hartuko duten hautagaien behin betiko zerrenda argitaratuko da. 

5.4. Erabaki horren kontra aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu daiteke, Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako errektoreordeari zuzendua, hilabeteko epean, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion jurisdikzio horretako epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

6. Hautaketa Batzordea

6.1. Hautaketa Batzordeak osakide hauek izango ditu:  

  • Batzordeburua: EHUko Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako errektoreordea edo hark izendatutako pertsona bat. 
  • Idazkaria: EHUko Gizarte Ekintza zuzendaria
  • Batzordekidea: Programako orientazio teknikaria. 

6.2. Hautaketa Batzordeak bozketa bidez hartuko ditu erabakiak. Oinarri hauetan zehaztu gabe dagoen guztirako, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, zehaztutakoari jarraituko zaio. 

6.3 Hautaketa Batzordeak iritzia eskatu ahal izango die batzordekoak ez diren kanpoko profesional, ikertzaile edo espezialistei. 

 

7. Baloraziorako irizpideak

Hautaketa-Batzordeak balorazio irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

  • Lanaren kalitatea eta horren barruan: helburuak behar bezala definituta izatea, datuak zorroztasunez erabiltzea, lana zehaztasunez proposatzea eta azalpena argia izatea: %30. 
  • Lanaren garrantzia eta originaltasuna, eta honen barruan: gaiaren, ikuspegiaren edo arloaren berritasuna; interesa; ikerketaren etikari dagozkion praktika onak erabiltzea; eta lotura izatea euskal gizartearekin: %30. 
  • Lanak erakunde laguntzailearengan, unibertsitateko komunitatearengan eta, oro har, gizartearengan daukan inpaktu soziala eta irismena, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin eta EHUagenda 2030ean berariaz ezarritakoekin bat: %30.
  • Espediente akademikoko batez besteko nota:  (Master Ofizialen kasuan, horietara sartzeko ikasi izandako graduaren nota hartuko da kontuan): %10. 

8. Erabakia

8.1. Beka eman edo ukatzeko Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako errektoreordeak emango duen Erabakia jarraian datorren helbidean argitaratzen den egunean sartuko da indarrean, eta egun horretatik aurrera izango da betearazlea: https://www.ehu.eus/eu/web/IKDgazte/.

Errekurtsoak jartzeko epea kontatze aldera, argitalpen elektronikoaren data hartuko da kontuan.

8.2. Bekak emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, bekak emateko erabakia aldatu ahal izango da, betiere ebazpen honetan onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

III. Bekei buruzko beste gai batzuk

9. Informazio osagarria ematea, berariazko informazio bilera, beka onartzeko agiria sinatzea eta beka hasteko beharrezko agiriak ematea.

9.1. Esleipendunen behin betiko zerrenda argitaratuta, informazio pertsonal osagarria eskatuko zaie onuradunei beka hitzarmena prestatzeko. 

9.2. Halaber, informazio hori ematean, beka onartzeko agiri bat sinatzea eskatuko zaie. Beka onartzea (ikus II. eranskineko eredua) ezinbesteko baldintza da beka gauzatzeko.  Erabaki honetan adierazitako moduan onartzen ez bada, erreserbista zerrendan lehenengo agertzen den pertsonari esleituko zaio beka. 

10. Laguntzak ordaintzea

10.1. Oro har, laguntzak banku transferentzia bidez ordainduko dira kontu korrontera, eta laguntzen onuraduna izan behar da nahitaez kontu horren titularra edo titularkidea. Kontu zenbakia onuradunak berak eman beharko du, eta erabilgarri egon beharko da bekak irauten duen aldi osoan.

10.2. Beka bi zatitan ordainduko da: bata, % 40a, programa aurkezteko bilerara joan ondoren (gorago aipatua), eta, bestea, % 60a, defentsa egitean, baina, betiere, prestakuntza programa amaitu ondoren eta titulua eskatu izanagatik espediente akademikoa itxi baino lehen.  

 

11. Bekaren onuradunaren betebeharrak

Bekaren onuradunaren betebeharrak dira: 

  • Bekaren aldian eskatzen zaizkion agiri guztiak (laburpenak, lan gidatuak eta abar) aurkezteko epeak zorrotz betetzea. Epeak bete ezean, bekatik kanpo geratuko da. 
  • Beka onartzea Erabaki honen II. eranskinean (Konpromiso adierazpena) jasotako ereduaren arabera, erakundeak horretarako adierazitako epean.
  • Beka jasotzeko bateraezintasunik ez duela dioen zinpeko aitorpena sinatzea, Erabaki honen III. eranskinean xedatutakoarekin bat.
  • Ezarritako epean eta bekaren izaeraren arabera, arduraz aritzea eman zaizkion prestakuntza jardueretan.. 
  • GRALa edo MALa 2025/2026ikasturtean jartzea gordailuan eta dagokion defentsa egitea. 
  • Beka deialdi honetan egindako eta onar daitezkeen gastuen egiaztagiriak aurkeztea. 
  • Programaren barruan egiten diren ekintza guztietan parte hartzea (aurkezpen bilera, ebaluazio bilera formal eta informalak, coaching-saioak, etab.). 
  • Programaren antolatzaileek eskatutako informazio guztia ematea, arreta berezia jarriz bekak irauten duen bitartean eta ondoren beka ebaluatzeko ekimenei.
  • Beka emateko kontuan hartu den edo bekaren garapenari eragiten dion edozein gorabehera objektibo zein subjektibo aldatuz gero, horren berri ematea programaren antolatzaileei.  
  • Beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik helburu bererako jasotako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideen berri ematea programaren antolatzaileei.  
  • Bekak irauten duen bitartean egindako txostenak programaren antolatzaileek argitara eman ditzaketela onartzea. 
  • Programaren arduradunek emandako jarraibideak betetzea. 
  • Behar ez bezala jasotako zenbatekoak itzultzea, bai eta gastua behar bezala justifikatu ez den kasuetan ere. 
  • Programako lankideekiko eta gainerako partaideekiko errespetuzko eta erantzukizuneko jarrera izatea. 

12. Kontrola eta jarraipena

Programaren antolatzaileek egingo dute beken onuradunek garatu beharreko jardueren kontrola eta jarraipena. Erakundeak egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu beken garapenari dagokionez. 

13. Bekaren onuradun izateari uztea

13.1. Bekaren onuradun izateari utziko zaio bekaren indarraldia bukatzen denean, bai eta beste arrazoi hauengatik ere: 

  • Berariaz edo isilbidez uko egitea.  Aurreikusita dago ikaslea  zigortzea, baldin eta beka lortu ondoren behar bezala justifikatutako arrazoirik gabe bekari uko egiten badio, beste hautagairen bat bekaren onuradun izatea eragozten duen data baten ondoren.  
  • Betebeharrak ez betetzeagatik edo horiek emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzeagatik beka bertan behera uztea.  
  • Bat-bateko bateraezintasun edo ezinbesteko arrazoiengatik. 

13.2. Bekadun izateari utziz gero beka aldia amaitu aurretik, bekadunak kobratutako eskubide ekonomiko guztiak itzuli beharko ditu. Itzuli beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, betetzear geratzen den beka-aldia hartuko da kontuan. 

13.3. Beka ematea eragin zuten baldintzak betetzen ez direla egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko zaizkio EHUri, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera; izan ere, dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeri buruzko araubide orokorra arautzen da. 

13.4. Bekadun izaera bertan behera uzteko Ikasleen eta Konpromiso sozialerako errektoreordeak emandako erabakian jasota agertuko da egokia den edo ez ordezkoa izendatzea bekaren aldia bukatzeko geratzen diren hilabeteetan bekaren oinarrietan zehaztutako jarduerak betetzeko. Horretarako, kontuan izango da zenbat denbora geratzen den bekaren aldia bukatzeko eta beste gorabehera batzuk. 

Ordezkoa izendatu behar baldin bada, Hautaketa Batzordeari dagokio ordezkoa proposatzea, deialdi honen 7. puntuan aipatutako irizpideei jarraituz.  

IV. Azken xedapenak

14. Argitara ematea

14.1. Erabaki hau 4. oinarrian zehaztutakoa kontuan hartuta argitaratuko da. 

14.2. Deialdi honetako gainontzeko erabaki eta egintzak helbide honetan argitaratuko dira https://www.ehu.eus/eu/web/ikdgazte/

Gune horretan bertan egongo da eskuragarri Programari buruzko informazio zabalagoa.

14.3. Erabaki honetan adierazitako epeak, eskabideak aurkezteko azken eguna salbu, gutxi gorabeherakoak dira, eta Programaren antolatzaileek hurrengo helbide honetan zehaztuko dituzte eta argitara eman:  http://www.ehu.eus/eu/web/ikdgazte

14.4. Programari buruzko informazio gehiago eskuratzeko telefonoa honakoa da: 943 03 30 32, eta web orrialdea: http://www.ehu.eus/eu/web/ikdgazte

 

 

15. Araubide juridikoa 

Programa honek arau hauek izango ditu oinarri: (1) erabaki honen oinarriak; (2) azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena; bereziki, VI. titulua, "Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Laguntzen eta Dirulaguntzen Araubidea" izenekoa; (3) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra, indarrean dagoena; eta (4) aplikatzekoa den gainerako araudia. 

16. Berariazko erabakirik eza 

Baldin eta erabaki hau argitaratzen denetik sei hilabetera ez bada beken esleipenari buruzko inolako erabakirik argitaratu iragarki oholetan, interesdunek ezetsitzat jo dezakete beren eskaera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorrita. 

17. Errekurtsoak 

17.1. Erabaki honen kontra eta bekak esleitzeko behin betiko erabakiaren kontra, nahi izanez gero, berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako errektoreordeari. 

 

Horretarako epea hilabetekoa izango da, erabakia argitaratzen denetik kontatzen hasita. 

 

Hori guztia urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, zehaztutakoarekin bat etorrita. Berariazko erabakirik eman ezean, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertu beharko da. 

 

17.2. Hala ere, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke administrazio auzietarako Bilboko epaitegietan bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. 

 

Berraztertze errekurtsoa jarriz gero, ezin izango da administrazioarekiko auzi errekurtsorik jarri berraztertze errekurtsoaren erabaki espresua eman edo presuntziozko ezespena gertatu arte.

TESTUINGURU ZAURGARRIETAN ARDAZTUTAKO PRAKTIKALDI-ADIBIDEAK.

1. Arlo soziala eta komunitarioa

-Bazterketa-arriskuan dauden kolektiboekin lan egiten duten GKEak eta elkarteak (etxerik gabeko pertsonak, migratzaileak, errefuxiatuak, desgaitasuna duten pertsonak, hirugarren adinekoak…).

-Gizarteratze eta laneratze erakundeak (birgizarteratze programak, enplegu babestua, tailer okupazionalak…).

-Presondegiak edo birgizarteratze zentroak.

-Haurtzaroarekin, emakumeekin edo familia zaurgarriekin lan egiten duten harrera-zentroak.

-Auzo zaurgarrietan komunitate-zerbitzuak (gizarte esku-hartzea, proiektu sozialak, tokiko garapena).

2. Arlo hezitzailea

-Maila sozioekonomiko apaleko testuinguruak edo segregazio handiko ikastetxeak.

-Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekin edo eskola-uzte arriskuan daudenekin lan egiten duten programak.

-Haurtzaroan esperientzia gogor goiztiarrak bizi dituzten haur eta gazteei bideratutako proposamenak.

-Helduentzako prestakuntza-zentroak testuinguru ahuletan .

-Ospitale-gelak edo etxeko arreta jasotzen duten ikasleentzako hezkuntza.

3. Osasun- eta komunitate-arloko testuinguruak

-Auzo zaurgarrietan dauden lehen mailako arretako osasun-zentroak.

-Osasun mental komunitarioko programak.

-Gaixotasun arraroak edo kronikoak dituzten pazienteen elkarteak, baliabide gutxikoak.

-Mendekotasunak dituzten pertsonekin edo kalte-murrizketan lan egiten duten erakundeak.

-Mendekotasunean edo bakardade egoeran dauden adinekoentzako egoitzak eta eguneko zentroak.

4. Lan- eta ekonomia-arloko testuinguruak

-Desgaitasuna, bazterketa-arriskua edo langabezia luzarokoa duten pertsonentzako kooperatibak edo laneratze-enpresak.

-Testuinguru ahuletan ekintzailetza soziala sustatzen dituzten programak.

-Ekonomia zirkularrean edo solidarioan oinarritutako proiektuak auzo zaurgarrietan.

5. Kultura- eta ingurumen-arloko testuinguruak

-Kultura-eskaintza urria duten inguruneetan sustatutako kultura-proiektu komunitarioak.

-Artea, musika edo kirola bidez inklusioa bultzatzen duten elkarteak.

-Hustutze arriskuan dauden landa-komunitateak.

-Pobrezia energetikoak edo ingurumen-zaurgarritasunak kaltetutako guneetan iraunkortasuna sustatzen duten erakundeak.