Breadcrumb

Asset Publisher

Uzta oparoa Euskararen Egunean (aplikazio informatikoak, Wikipedia, bertsoa, azpitituluak)

First publication date: 03/12/2018

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, eta Euskaraldia kanpainari bukaera emateko ekitaldi oparoa antolatu dugu Informatika Fakultatean.

5 atal hauek izan ditu ekitaldiak: Bertsoak, gure ekarpena Wikipedian, Aplikazio infomatikoen lehiaketako irabazleak eta Ada Lovelace filmerako azpitituluak.

Ez da makala aurtengo uzta! Bejoindeizuela, hori da hori Euskaraldian parte hartzea!

Beñat Molina ikaslearen bertsoak

Hemen dago Beñat Molinaren bertsoen transkripzioa:

Euskarak jasan ta bizi ditu
hainbat mende eta aro
baina o(ra)in euskara bultzatzea
egiten zaie arraro.
Euskaraldiak izan du aurten
onarpen ona zeharo
eta nik txokolatea baino
hainbat hiztun dut nahiago,
o(ra)in arte asko egin den arren
egiteko asko dago.
Egun batean gutxi izanak
orain nahikotxo bagara;
euskara(re)ngatik bota ditugu
hainbat malko ta algara.
Euskaraz dugu guk adierazi
tristura eta zirrara,
zer dela eta egin erdaraz
euskaraz egin (ah)al bada?
Goza dezagun, egin dezagun,
babes dezagun euskara.

Euskal Wikipedian azken bi urteetan egindako lanak

Ana Zelaia irakasleak aurkeztu du (gardenkiak.pdf). 2016an hasita fakultateko 130 ikasletik gora izan dira parte hartzaile, 85 artikulu baino gehiago sortu ditugu. Adibidez artikulu hauek:

Fakultatearen ekarpenaren laburpena:   EHU-Wikipedia Informatika Fakultatean (pdf ,53.31 Kb)

Aurrera begira, gu informatikariak gara. Artikuluak idazteaz gain askoz gehiago egin dezakegu!

Wikidata-tik datu andana jaso dezakegu gure programetan prozesatzeko.

Programak egin ditzakegu Wikidata eta Wikipedia automatikoki elikatzeko, zuzentzeko, aberasteko...

Euskaraldia – Garapen informatikoak LEHIAKETAren sari-banaketa eta ikasle sarituen lanen aurkezpenak

Kasu bietan egindako programa kode irekian zabaltzen dute ikasleek. Hauek izan dira Euskaraldia – Garapen informatikoak LEHIAKETAren irabazleak:

  • Euskarazko testu bat Wikitzea, Belarriprestentzako laguntza (Wikitu.zip)
    Laura Prieto, Garazi Urkizu eta Julen Urroz
  • Euskaraldia-ko koordinatzaileek txapen banaketa erregistratzeko web aplikazioa (Txapa_banaketa.tar.gz)
    Martxel Eizagirre.

Calculating Ada filmerako euskarazko azpitituluak

Urrian ingelesez ikusi genuen fakultatean Calculating Ada: The Countess of Computing filma. Geroago Iñigo Ortega ikasleak euskarazko azpitituluak sortu ditu. Azpitituluak deskargatzeko moduan daude.

Orain euskarazko azpitituluekin ikus dezakegu filma.