Informatika Fakultateko 50. urteurrena
Fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko, aurten hainbat dibulgazio-jarduera antolatzen ari gara. Jarraian deskribatutako jarduerak baieztatuta daude, gehiago ari gara prestatzen, eta nahiz eta batzuetan espresuki ikasle edo profesionalei zuzenduta daudela adierazi, interesa duen edonor horietan parte hartzera animatzen dugu.
Babesleak
Jarduerak
|
Ingeniaritza Informatikoa Adimen Artifizialaren garaian Martxoak 2, 09:30-11:30 |
|---|
|
Fakultateko Ada Lovelace aretoa |
|
Adimen artifizialak informatikaren esparruko profil profesionaletan eta ikasketen diseinuan dituen inplikazioei buruzko jardunaldia. Honako hauek parte hartu dute:
|
|
EHUko Informatikak 50 urte. 5 emakumeren begirada Martxoak 8: 18:00-20:00 |
|---|
| Fakultateko Ada Lovelace aretoa |
|
Martxoaren 8a, emakumearen nazioarteko eguna dela eta antolatutako jardunaldia. Gure Fakultateko 5 ikasle ohien eskutik, informatikaren munduan gizonen eta emakumeen arteko aldeak izan duen bilakaera errepasatzeko aukera izan genuen. Susana Mendiola Olaetxea, Ana Peña Suarez, Maider Azanza Sesé, Nerea Alberdi Olaizola eta Oneka Jauregi Miquelarenaren komentario eta esperientziak hausnarketarako aukera paregabea dira. Hemen duzue bideo laburpen bat, eta saio osoa hemen ikus dezakezue. |
|
Takin Public AI Seriously Apirilak 24, 9:30 - 12:30 |
|---|
|
Carlos Santamaria zentroko areto nagusia |
|
Fakultateak AI and Law: Technical and Legal Challenges izeneko BlPren (Blended Intensive Programa) bigarren edizioa antolatu du aurten. Ikastaro honen esparruan, AAren erregulazioari eta kontrolari buruzko bi mahai-inguru antolatuko ditgu (ingelesez), eskubideen eta gizarte zibilaren ikuspegitik. Lehenengo mahaiaren izenburua Designing Technology for Good? Values, Innovation and Deployment da, eta partaideak izango dira Judith Membrives i Llorens (Algorigths) y Júlia Pareto Boada (Institut de Robòtica I Informàtica Industrial, CSIC-UPC). Bigarren mahaiaren izenburua Goberning AI in an Uncertain World: Digital Sovereignty, Public AI and AI Gobernance izango da, eta partaideak izango dira Lucía Bosoer eta Marta Cantero Gamito (Florence School of Transnational Governance, EUI), eta Migle Laukyte (Universitat Pompeu Fabra). |
|
La informática no va a ser como me han contado Apirilak 28, 10:30 - 12:00 |
|---|
| Carlos Santamaria zentroko areto nagusia |
|
Hitzaldi honetarako Antonio Ortiz Medina analista, aholkulari eta IAren munduko dibulgatzailea (Error500 eta monos estocásticos izeneko podcasta) izango dugu. Ikasleei zuzendutako hitzaldi honetan, Antoniok teknologia digitalen arloko lanbideen oraina eta etorkizuna aztertuko ditu, belaunaldi hau ikasten hasi zenetik karrera amaitu arte. Azterketa honetan, adimen artifiziala diziplina nola aldatzen ari den aztertuko du, baita AAko laborategi handiek etorkizuna nola ikusten duten ere. |
|
La gran apuesta ¿Es la IA revolucionaria o una tecnología más? Apirilak 28, 17:00 - 19:00 |
|---|
| Carlos Santamaria zentroko areto nagusia |
|
Saioa Antonio Ortiz Medinaren hitzaldi batekin hasiko da, eta ondoren mahai-inguru bat izango da Asier Amezaga EHUko irakasle eta ikertzailearekin batera. Saio honetan adimen artifizialaren irismenari, egungo errealitateari eta etorkizunerako aukerei buruzko eztabaida teknikoa eta soziologikoa jorratuko da. Bertan, enpresetan, karrera profesionaletan eta gizarte osoan izango duen eragina aztertuko da. AAk neurrizko irismena izango du? Ala gure mendeko disrupzio handiena izango da? |
|
50. urteurrenaren ospakizuna Maiatzak 30, 11:30 - 16:00 |
|---|
|
Kursaal kongresu jauregia |
|
Donostiako Informatika Fakultateak 50 urte bete dituela ospatzeko ekitaldia. Bertan, gure historia errepasatuko dugu, Amaran Informatika Zentro gisa hasi zenetik gaur egunera arte. Ekitaldi hau Fakultatetik 5 hamarkada hauetan igaro diren pertsona guztiei irekia egongo da. |
|
Adimen Artifiziala Hezkuntzan - Kezkak eta formakuntza-beharrak Uztailak 2, 9:00 - 18:00 |
|---|
|
Erabakitzeke |
|
EHUren Udako Ikastaroen barruan antolatutako jardunaldia. Ikastaroa euskaraz emango da eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasleekin eta Berritzegunearekin batera antolatu da. Gonbidatu gisa, Carlos Magrok, IA y Educación liburuaren egileak, ikastaroan parte hartuko du. Ikastaroan Adimen Artifizialak Hezkuntzaren munduan duen zeregina eta eragina aztertuko da. Ikastaroaren xehetasunak eta izen-emateari buruzko informazioa apirilaren erdialdetik aurrera egongo dira eskuragarri UiKko webgunean. |
|
Gizartearen konputazioa eta informatikaren sozializazioa: 50 urteko koeboluzioa, 1976-2026 Irailak 2, 9:00 - 18:00 |
|---|
| Miramar jauregia |
|
EHUren Udako Ikastaroen barruan antolatutako jardunaldia. Ikastaroaren lehen zatian, euskaraz emana eta Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleekin batera antolatua, informatikaren alorreko mugarri teknologiko nagusien eta horiek gizartean izan duten eraginaren errepasoa egingo da. Bigarrenean, etorkizuneko garapenei eta horiek gizartean izan dezaketen eraginari buruzko gogoeta egingo da. Ikastaroaren xehetasunak eta izen-emateari buruzko informazioa apirilaren erdialdetik aurrera egongo dira eskuragarri UiKko webgunean. |