Zibersegurtasuna

Zibersegurtasuneko Unibertsitate Ikastaroen II. edizioa

Zibersegurtasuna gaitasun estrategikoa bihurtu da sektore guztietako erakndeentzat. Errealitate honen jakitun, Informatika Fakultateak zazpi ikastaroez osatutako programa bat abiatu du, lanbide-profila eguneratu, indartu edo bibideratu nahi duten profesionalentzat diseinatua.

Ibilbide modularra eta zure helburuetara egokitua

Ikastaroetan izena eman dezakezu modu independentean edo ibilbide osoa egin dezakezu, pixkanaka zibersegurtasuneko profil sendo eta eguneratu bat eraikiz.

Hasiera-data ikastaroa noiz abiatuko den adierazten du; ordutik aurrera nahi duzunean eman dezakezu izena. Zuk erabaki!

Prestakuntza-programak urriaren erdialdean argitaratuko dira.

​​

IKASTAROA

KREDITUAK PREZIOA HASIERA-DATA

Zibersegurtasunaren oinarriak eta sarrera

21002026ko azaroan

Informazioaren segurtasunaren gobernua, arriskua eta arau-betetzea (GRC)

32252026ko azaroan
Segurtasun-Arkitektura: Zero Trust, Cloud eta Sareak32252026ko azaroan

DevSecOps eta Segurtasuna Softwarearen Bizi-zikloan

21252026ko azaroan

Ikerketa eta Erantzuna Gertaeren Aurrean (DFIR/Blue Team)

32252026ko azaroan

Erasorako Zibersegurtasuna eta Defentsa Aktiboa (Purple Teaming)

32252026ko azaroan

Zibersegurtasuna industria-inguruneetan eta Operazio-Teknologiak (OT)

53502026ko azaroan

 

Unibertsitateko prestakuntza, malgua eta %100 online

Ikastaroak online modalitatean ematen dira, prestakuntza-plataforma baten bidez, eta ikaskuntza eta jarduera profesionala bateragarri egiteko aukera ematen dute.

Ikastaroen egitura orokorra honako hau da:

  • Azalpen-bideoak eta eduki didaktikoak PDF formatuan
  • Jarduera praktikoak eta laborategiak
  • Amaierako ebaluazioa ikasturte bakoitzeko
  • Tutoretzak eta ikastaroko irakasleen jarraipena.

Ikastaro bakoitza gainditzean, EHUk emandako ziurtagiri bat eskatu ahal izango duzu.

​​​​​​INFORMAZIO ETA MATRIKULA: dif.zibersegurtasuna@ehu.eus