Ezagutu Euskadiko ingurune naturala campusetik irten gabe! AZTERTU programa EHUra iritsi da: euskal biodibertsitatearen leihoa
First publication date: 05/02/2026
Ba al dakizu nola dauden benetan gure ibai eta kostaldeak? AZTERTU ingurumen-hezkuntzako programa EHUn lurreratu da, hiru campusetan erakusketak eginez. Erakusketa ibiltari horiek gure lurraldeko ingurumen-errealitatean zeharreko ibilbide zehatza eskaintzen dute, euskal ekosistemen kontserbazioaren garrantzia azpimarratuz.
Non?
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetako hainbat zentrotan.
Zer aurkituko duzu?
Panel elkarreragileak, gure biodibertsitatearen egoerari buruzko ikuspegi tekniko eta dibulgatzailea dutenak, osasun ekologikoari buruzko datuekin eta gure ingurunearekin harreman iraunkorra izateko gakoekin.
Berdin dio zer ikasten duzun edo zein sailetan lan egiten duzun: iraunkortasunak guztiok inplikatzen gaitu. Aprobetxa ezazu aukera bikain hori Euskadiko ingurumen-kontserbazioa eraldatzen ari diren herritarren zientzia-tresnak gertutik ezagutzeko, eta ikus ezazu tresna horien parte izan zaitezkeela.
Erakusketen egutegia
| Campusa | Ikastegia | Erakusketa | Erakusketen datak | Informazio gunea |
|---|---|---|---|---|
| Gipuzkoa | IM Barriola Zentroa | Natura | Otsailak 2-11 | Otsailak 4 |
| Gipuzkoa | Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola | Ibaialde | Otsailak 18 - martxoak 4 | Martxoak 3 |
| Araba | Elurreta Eraikina | Natura | Otsailak 16-23 | Otsailak 18 |
| Araba | Farmazia Fakultatea | Natura | Apirilak 29 - maiatzak 13 | Maiatzak 6 |
| Bizkaia | Ekonomia eta Empresa Fakultatea (Sarriko) | Natura | Otsailak 23 - martxoak 9 | Martxoak 4 |
| Bizkaia | Zientzia eta Teknologia Fakultatea | Azterkosta | Martxoak 17-31 | Martxoak 25 |