Asset Publisher

Basque Circular Summit 2022 “Walking the talk”

EKODISEINUARI ETA EKONOMIA ZIRKULARRARI BURUZKO EUROPAKO HEGOALDEKO EKITALDIRIK HANDIENA

First publication date: 24/11/2022

Image
Basque Circular Summit 2022
Azaroak 23-24-25
FICOBA Erakustazoka (Irun, Gipuzkoa)

Ihobek, SPRI Taldeak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Basque Circular Summit 2022 ekitaldiak ekonomia zirkularraren erronka garrantzitsuei buruz ohartaraztea eta euskal ekonomiarako sortutako aukerak aztertzea ditu helburu, bai eta euskal enpresek lankidetza publiko-pribatutik egindako lana nabarmentzea ere, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Planaren helburuei laguntzeko.

Enpresari eta industriari zuzendutako hiru jardunalditan zehar, alderdi hauek landuko dira:

  • Europako Itun Berdeak bultzatutako Ekonomia Zirkularraren erronka eta aukera berriak euskal enpresei hurbiltzea.
  • Eusko Jaurlaritzak enpresei laguntzeko duen konpromisoa eta horren emaitzak erakustea (metodo berriak, tresnak, gidak eta eskuliburuak…).
  • Euskal enpresek Ekonomia Zirkularraren arloan garatutako lana eta lortutako emaitza berritzaileak (Basque Ecodesign Center, ETE Zirkularra Euskadi eta Ekoberrikuntza-proiektuak) helaraztea.
  • Irizpidea eskaintzea eta euskal enpresak, erakunde publikoak eta toki-erakundeak bultzatzea, bai eta konprometitutako gazteak ere, ekonomia zirkularraren aldeko apustua areagotu dezaten.
  • Euskadi enpresa-ekonomia zirkularrean “Europako hegoaldeko abangoardia” gisa bistaratzea eta nazioartean kokatzea.