boluntaren BATEGIN kanpaina: 2021ko uda solidarioaren alde.

First publication date: 08/06/2021

Aurten ere, “BATEGIN, Uda Solidarioa” izenpean, boluntak (Bizkaiko boluntariotza agentziak) udan praktika solidarioa sustatzeko bideratutako kanpaina jarri du martxan.

Ekimen honen bitartez, Bizkaiko biztanleak boluntariotza jarduera guztiak ezagutzera eta bertan parte hartzera animatu nahi dira, eta gauza bera egin nahi da gizarte erakunde eta instituzioek sustatutako gizarte partaidetzako beste aukera batzuekin ere, betiere, udako hilabeteetan.

Ekimenaren helburua da hilabete horietan sortzen diren boluntariotza arloko beharrizan eta aukera guztiak elkartu eta ordenatzea, interesa duen edozein pertsonak proiektu solidarioren batean kolaboratzen igaro dezan bere oporraldiaren zati bat. Horretarako, boluntak web bat garatu du –www.bategin.org–. Bertan, denbora eta interesa duen edozein pertsonaren partaidetzarako proposamen eta aukerak azaltzen dira.

Kanpaina honen amaierako helburua da parte hartu nahi duen inor ez geratzea parte hartu gabe informazio faltagatik. Esku-hartze esparru ugari daude, hainbat gairi buruzkoak: ingurumena, gizarte bazterketa, aisialdia eta denbora librea, garapenerako lankidetza, giza eskubideak, hezkuntza eta kultura, minusbaliotasunak, mendekotasunak, pertsona nagusiekin egin beharreko lana, gizarte babesa eta osasuna, eta abar.

Modu horretan, boluntariotzako jarduera mota ugariren artean aukeratu daiteke: auzolandegiak, hainbat jarduerak Bizkaiko erakundeetan, kanpamentuak eta oporraldiak, aisialdiko hezkuntza-programak eta  turismo solidarioko zenbait aukera.

Uda sasoi egokia da parte hartzeko, batez ere gazteen kolektiboari dagokionez.

Boluntariotza eguneroko aukera iraunkorra da urte osoan, baina, udako hilabeteetan, parte hartzeko beharrizanak eta aukerak nabarmen handitzen dira. Alde batetik, elkarte askok programa zehatzekin handitzen dute euren jarduera, eta programa horiek ezin dituzte euren ohiko boluntarioen bitartez garatu. Beste alde batetik, gizarte arloko instituzio eta agenteek urtaro horretarako pentsatutako eskaintza desberdina irekitzen dute, hainbat kolektibori aisialdiko esperientzia aberasgarriak, harremanetan oinarritutakoak eta hezitzaileak eskaintzeko helburuarekin.

Hori dela eta, udan, aukera horiek guztiak jardueraz aldatu nahi duten pertsonen edo, ikasketengatik, lanagatik, familia-obligazioengatik eta abarrengatik urtean zehar denborarik ez duten baina orain bai kolaboratuko luketen pertsonen kezkekin uztartu behar dira. Hori da BATEGIN ekimenaren asmoa.

 

Webinar
Eguna: ekainak 15
Ordua: 15:00
Iraupena: 45'
Izen-ematea: https://forms.gle/RN1gFqi4vskoCA9W6