Asset Publisher

Gure hirien etorkizuna aldatu nahi duzu? Hiriko erronkei aurre egiteko irrikaz zaude? NEB CITYTHON 2022 – Gasteiz

First publication date: 22/09/2022

Image

Citython-en gaztelaniazko edizio hibrido hau (presentziala eta online) Gasteizen egingo da, eta New European Bauhaus ikuspegia izango du: naturarekin berriz konektatzea, komunitate zentzua berreskuratzea eta kide izatea, eta gehien behar duten tokiei eta pertsonei lehentasuna ematea. Zehazki, challengeak mugikortasunekoak, herritarren partaidetzakoak eta azpiegitura berdeetakoak izango dira. Citython honen helburua profesional gazteek Gasteizen berrikuntza sustatzeko aplika daitezkeen irtenbide berritzaile eta sortzaileak bilatzea da.


Hackathon honek aukera emango die talentu gazteei konponbideak sortzeko mentore eta adituen laguntzaz, ekitaldi osoan zehar eskuragarri egongo baitira, eta, aldi berean, teknologia digitalarekiko eta berrikuntzarekiko grina bera duten lankideekin elkartzearen emozio ahaztezina sentituko dute.