Asset Publisher

IKASLAGUN boluntartiotza programaren aurkezpena

First publication date: 19/09/2022

Parte har ezazu boluntariotza programa honetan! IKASLAGUN programan parte hartzera gonbidatzen zaitugu! Zure parte hartzea beharrezkoa da.

EHUko ikasleak behar dira tutelapean egoitza harreretan dauden neska-mutilei errefortzu akademikoa emateko. Astean behin, 2 orduz. Proiektu honekin egoitza harreretako neska-mutilei gizarteratze prozesuan urrats txiki bat ematen lagundu nahi dugu, beraien etorkizunean aukera gehiago izan dezaten. Elkar-lagunduz denok ikasten dugu, boluntarioek ere praktika hauekin beharrezkoak diren hainbat gaitasun garatzen baitituzte. Programa honetan parte hartuz 3 kreditu aitortuko zaizkizu.

PROGRAMAREN AURKEZPENA

  • NON: PSIKOLOGIA ETA HEZKUNTZA, FILOSOFÍA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEKO AULA MAGNAN
  • NOIZ: BI AUKERA (bileraren iraupena 40 min gutxi gorabehera):
    • Irailaren 21ean, asteazkena, 13:15etan. 
    • Irailaren 21ean, asteazkena,14:15etan.

Interesa baduzu eta agertu ezin baduzu, email honetara idatzi: ikaslagun2018@gmail.com eta bete hurrengo fitxa: https://forms.gle/CuDFr2KxXbx26aNU9