Oinarrizko errentari buruzko 2. mintegia

First publication date: 01/03/2021

Aberastasunaren banaketa zuzen baten aldeko ToShare Begiratokiak 4 saioko mintegi hau antolatu du bigarren urtez jarraian. Mintegi horretan, elkarrekin aztertu eta eztabaidatu ahal izango ditugu Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren ezaugarriak, neurriak sortzen dituen zalantzak, eta gizartean eta pertsonen bizitzan dituen ondorioak, batez ere belaunaldi gazteenen artean.

Mintegia online egingo da, https://eu.bbcollab.com/guest/a3004d5e3f314631b0140ff1bb89945d estekaren bidez, martxoko ostegun guztietan, 18etatik 20etara.

Martxoaren 4a — Zer da Oinarrizko Errenta? Oinarrizko errenten abantailak baldintzatutako gutxieneko errenten mugen aldean.

Martxoak 11 — Lan-merkatuaren bilakaera, ekonomia sozial eta solidarioa eta Oinarrizko Errenta: enpleguaren banaketa, lana ikusaraztea.

Martxoaren 18a – Oinarrizko Errenta Giza Eskubideen, Garapen Jasangarriko Helburuen eta gizarte-mugimenduen esparruan.

Martxoak 25 — Oinarrizko Errenta, etorkizun ekonomiko eta sozialerako neurri bat: proiektu pilotuak eta XXI. mendeko erronkak.

Tailerretan parte hartzea doakoa da, eta interesa duten guztientzat zabalik dago (UPV/EHUkoak izan ala ez), baina izena eman beharko da 2021eko martxoaren 2a baino lehen, lh-gl.dekano-idazkaria@ehu.eus  helbide elektronikora idatzita.

EHUko ikasleen kasuan, tailer guztietara joateak 0,5 kreditu aitortzea ekarriko du, eta kreditu 1era zabaldu ahal izango da tailer horiek osatuko dituzten foro sozialetan parte hartuz gero.