Asset Publisher

UPV/EHUk klima-aldaketarekiko konpromisoa berretsi du Global Universities and Colleges Climate Letter atxikiz

First publication date: 21/01/2021

Image

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) bat egin du Global Universities and Colleges Climate Letter-ekin, hau da, klima-aldaketaren aurkako ekintzarekin konprometituta dauden eta "Race To Zero" kanpainan parte hartzeko prest dauden mundu osoko ikastetxeentzako ibilbide ofizialarekin. Ekonomia deskarbonizatu, inklusibo eta erresiliente baterako aldaketa elkarlanean sustatzea da partzuergo honen helburua, datorren azaroan Eskozian egingo den Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren (COP26) aurreko urrats gisa.

Informazio gehiago