Asset Publisher

Lurraren Egunaren harira antolatutako erakusketa

First publication date: 18/04/2018

Image

UPV/EHUko ikasleen “Amassunu” elkarteak Amazonas babesteko deiari buruzko margolan eta eskulturen erakusketa bat jarri du

Apirilaren 18tik 27ra
Leioako Campuseko Liburutegiko 2. solairuan

Apirilaren 22a, hain zuzen ere, gure planetari omenaldia egiteko eta haren arazo eta mehatxuen gaineko kontzientzia pizteko eguna dugu.

Xede horrekin, UPV/EHUko ikasleen “Amassunu” elkarteak Amazonas babesteko deiari buruzko margolan eta eskulturen erakusketa bat jarri du.

Erakusketa apirilaren 18tik 27ra ikusi ahal izango da, Leioako Campuseko Liburutegiko bigarren solairuan.

Amazonia amets sakon batean murgilduta egon da, eboluzio harmoniko, dinamiko, konplexu eta historiko betean, eta horri esker izugarrizko dibertsitatea du gaur egun. Dinamika hori, baina, bortizki eten da amairik gabeko amesgaizto batean, erauzketa prozesuen, prozesu produktiboen, eraldatze prozesuen eta kontsumo prozesuen bidez, dirua oinarri duen giza ekonomia konbentzionalari jarraituz, zeina marjinala eta mendekoa baita.

Pintura eta eskulturaz osatutako erakusketa honetan, agerian jarri nahi dira iraunkortasunaren kontrako dinamika horiek, eta erakutsi nahi da nolako eragina duten oraindik ere desagertzeari uko egiten dioten floraren, faunaren eta adierazpen soziokultural askotariko eta konplexuen aberastasunean.

Ticuna herriko pintore indigena Omar Rodriguez da Silvaren obrek osatzen dute erakusketa:

  1. Todos los seres libres
  2. Paisajes
  3. Blanco y negro
  4. Lagrimas
  5. Sembrando  conciencia
  6. Colombia es pasión