Gabonetako saski bat irabazi nahi duzu 0 kilometroko produktuekin? Eman izena klima aldaketaren aurka!
First publication date: 13/11/2023
Iraunkortasunaren arloko Zuzendaritzak ATTUNE - Activate the University for Climate Change plataforma abiatu du. Ikaslea bazara, IIP edo TEKAZEL, hau da zure aukera.
Gure plataformaren inaugurazioa ospatzeko, astero gabonetako saski bat zozketatuko dugu, hurbileko produktu goxoz betea. Lau ditugu guztira.
Zozketa honetan parte hartzeko, plataforman izena eman eta erronkaren lehen fasea osatu besterik ez duzu egin behar.
Ostiralero saski bat zozkatuko dugu aste horretan erronka bete dutenen artean.
Galdu egingo duzu?