Asset Publisher

Ko-sorkuntza saioa

First publication date: 26/01/2024

2024ko urtarrilaren 19an, ko-sorkuntza saio presentziala ospatu zen, Gasteizko klima-neutraltasunera bideratua. Bertan, Gasteizko Udaleko, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sareko (REDS) 30 pertsonek elkarrekin lan egin zuten misioaren erronkei aurre egin diezaieketen titulazio-amaierako lanak identifikatzeko helburuarekin, honako mahaietan banatuta: energia berriztagarriak, hiri-berroneratzea/-birgaitzea, mugikortasuna, zirkulartasuna eta azpiegitura berdea.

Jardunaldi emankor horretatik 20 lan posible baino gehiago atera ziren (GrAL/MAL), Gasteizko udalerriak aurre egin behar dien erronkei erantzute aldera.