Residuos de animales de experimentación.- "SANDACH"

ESPERIMENTAZIO ANIMALIEN HONDAKINAK "GKAAPE"

Image

Esperimentazio animalia esperimentazioan erabilitako izaki bizidun bat da, gizakia ez dena.

Esperimentazio laborategietan, animalia espezie ugari erabiltzen dira, eta hauek dira arruntenak: laborategiko arratoiak, saguak, igelak, arrainak, etab. Espezie bakoitzak ezaugarri zehatz batzuk ditu, esperimentu jakin batzuetarako egoki egiten dituztenak.

Esperimentazio animalia horietatik sortutako hondakinak, hala nola gorpuak, gorputz atalak eta bestelako hondakin anatomikoak, animalien ohatzeak edo kutsatutako beste material batzuk, deuseztatu behar dira, arau hauen arabera: 2009ko urriaren 21eko Europar Parlamentuko eta 1069/2009 Araudia (EB), Gizakien Kontsumorako ez diren Animalia Azpiproduktuei eta Produktu Eratorriei (GKAAPE) aplikatu beharreko osasun arauak ezartzen dituena, eta 2011ko otsailaren 25eko Batzordearen 141/2011 Araudia (EB), 1069/2009 Araudia aplikatzeko arauak ezartzen dituena.

Estatu mailan, 1528/2012 Errege Dekretuak GKAAPEi buruzko Batasunaren araua aplikatzeko baldintzak ezarri zituen. Proposatutako neurrien artean, Estatuko Administrazio Orokorraren eta autonomia erkidegoetako sailen arteko eskumenen banaketa zehazten du, GKAAPEri dagokionez.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 60/2012 Dekretuak, apirilaren 24koak, Euskal Autonomia Erkidegoan gizakiek jateko ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuen arloko eginkizunak antolatzeari eta banatzeari buruzkoak, antolakuntza eta funtzioen banaketa ezartzen du EAEn, gizakien kontsumorako ez diren animalia azpiproduktuen eta produktu eratorrien arloan.

 

Informazio gehiago: