Hondakin arriskutsuen sailkapena
UPV/EHUko zentro, sail eta laborategietan sortutako hondakin kimikoen sailkapena Unibertsitate osorako eskema komun bati jarraituz egiten da. Horregatik, hondakin kimikoen sailkapena UPV/EHUk kontratatutako baimendutako kanpoko kudeaketa enpresarekin bat etorrita egiten da: SITA SPE IBÉRICA.
Hondakin arriskutsuak (HA) multzo handietan batzen dira, horien propietate fisiko eta kimikoen eta baimendutako kanpoko kudeaketa enpresak ondoren emango dion tratamenduaren arabera.
- UPV/EHUko laborategietako hondakinak sailkatzeko eta bereizteko iradokizunak (pdf, 1,62 MB)
- Hondakin arriskutsuen (HA) sailkapena, UPV/EHUren barne kudeaketaren arabera.
- Arriskugarritasun piktogramei buruzko oharrak.
- Hondakin mota bakoitzarentzako trataera
Hondakin arriskutsuen sailkapenari eta bereizketari buruzko zalantzak argitzeko, kudeaketa enpresarekin (SITA SPE IBÉRICA) jar zaitezke harremanetan, edo UPV/EHUko Hondakinen eta Ingurumen Kalitatearen arloko teknikari kudeatzailearekin:
- SITA SPE IBÉRICA: consultasupv-ehu@sitaspe.es / T.: 945 465 803
- UPV/EHUko Hondakinen teknikaria: isaac.barrio@ehu.eus / T: 943 018 164