Hondakin arriskutsuen sailkapena
UPV/EHUko zentro, sail eta laborategietan sortutako hondakin kimikoen sailkapena Unibertsitate osorako eskema komun bati jarraituz egiten da. Horregatik, hondakin kimikoen sailkapena UPV/EHUk kontratatutako baimendutako kanpoko kudeaketa enpresarekin bat etorrita egiten da: SARPI IBERICA, SLU.
Hondakin arriskutsuak (HA) multzo handietan batzen dira, horien propietate fisiko eta kimikoen eta baimendutako kanpoko kudeaketa enpresak ondoren emango dion tratamenduaren arabera.
- UPV/EHUko laborategietako hondakinak sailkatzeko eta bereizteko iradokizunak
- Hondakin arriskutsuen (HA) sailkapena, UPV/EHUren barne kudeaketaren arabera
- Arriskugarritasun piktogramei buruzko oharrak
Hondakin arriskutsuen sailkapenari eta bereizketari buruzko zalantzak argitzeko, kudeaketa enpresarekin (SARPI IBERICA, SLU) jar zaitezke harremanetan, edo UPV/EHUko Hondakinen eta Ingurumen Kalitatearen arloko teknikari kudeatzailearekin:
- SARPI IBERICA, SLU: consultasupv-ehu@suez.com / T.: 945 465 803
- UPV/EHUko Hondakinen teknikaria: isaac.barrio@ehu.eus / T: 943 018 164