EHU mugituz

Bizkaiko campuserako trafikoaren azterketa eta hobetzeko proposamena jasangarritasunaren ikuspuntutik

Gasen emisioen zenbakirik handienak errepide bidezko garraioari eta abiazioari dagozkie. Pandemiak sortutako egoeran, kutsatze-mailaren jaistearen arrazoi nagusia izan da egin ditugun desplazamenduen murrizketa. 2019 eta 2020ko datuak konparatuz, jaitsiera hori zenbatekoa izan den ikustea garrantzitsua da, Campusetan gertatukoan arreta jarriz.

Unibertsitateko campusek erakartzen duten pertsona-fluxua denez, proiektu honen helburua da, fluxu hori nolakoa den aztertzea eta atmosferaren kutsaduran zer eragiten duen ikustea. Beste alde batetik, Leioako Campusera aplikatutako mugikortasun jasangarriago baterako irtenbideak proposatzen dira, eta Leioara helduko den bidegorri baten azterketa ere planteatzen da.

Desplazamendu kopuruan eta desplazatzeko moduetan eragitea ezinbestekoa da. Zentzu horretan, Unibertsitatearen erantzukizuna ere bada mugikortasun jasangarri, osasuntsu eta ziurra bermatzea.

  • Koordinatzailea: Elisabete Alberdi Celaya
  • Harremanetarako helbidea: elisabete.alberdi@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak: Bilboko Ingenieritza Eskola
  • CBL Programako edizioa: IV (2020/21)

Ekoizpen zientifikoa