CBL-2025-2026-El lado verde de la estación azul

Estazio urdinaren alde berdea

Proposamen honen oinarria, unibertsitate inguruan eguneroko jasangarritasuna hobetzea eta baliabideen kontsumo eta erabilera arduratsua sustatzea da, Plentziako Itsas Estazioa (PiE-UPV/EHU) esperientzia pilotu gisa hartuta. Helburu nagusia da hondakinen kudeaketa eta eguneroko baliabideen erabilera modu parte-hartzailean eta diziplina ezberdinen artean ebaluatzea eta eraldatzea.

Proiektua hiru fasetan egituratzen da: diagnostikoa, ekintzen ezarpena eta inpaktuaren ebaluazioa. Hasierako diagnostikotik abiatuko gara, galdetegiak, datuen bilketa eta behaketa zuzena erabiliko ditugu kontsumo-ohiturak (garraioa, elikadura, besteak beste) identifikatzeko. Laborategietan zein gune komunetan egiten den hondakinen kudeaketa aztertzearekin batera, CO2 aztarna kalkulatuko da. Ohikoak diren bestelako kontsumoak ere kontuan izango dira, hala nola, tonerrak, pilak, disolbatzaileak edo/eta itsas esperimentazioaren esparruko hondakin zehatzak.

Diagnostiko honetatik abiatuta, lehentasunezko ekintza-lerroak planteatuko ditugu, emaitza praktikoekin, esaterako, hondakinak bereizteko materialak erosiko ditugu behar izatekotan (kuboak, gurdiak). Era berean, sentsibilizazio-kanpainak egingo ditugu, komunikazio bisuala infografien eta sare sozialen bidez zabalduko dugu, eta plastikozko kontsumoa murrizteko azpiegiturak hobetuko ditugu (ur-iturburuak, ontzien murrizketa).

Azkenik, Campus Bizia Lab proiektuaren hasieratik aplikatutako neurriekin lortutako inpaktua ebaluatuko dugu, hondakinen kudeaketan eta ohitura berrietan oinarrituta, bai zentroan bai kideengan. Gainera, proiektua Gradu eta Master Amaierako Lanetan (GrAL/MAL) eta master edota lanbide heziketako praktika profesionaletan integratuko da eta horretan, ikasleak inplikatuko dira. Horrela, jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari lotutako disziplina arteko ikaskuntza sustatuko dugu.

Horrela, PiE-UPV/EHUk esperientzia pilotu gisa jardungo du, denboran zehar neurgarriak eta jasangarriak diren emaitzekin, Leioako campuserako (esaterako, Zientzia eta Teknologia Fakultatea) eredu bat sortzeko.

  • Koordinatzailea: Eider Bilbao Castellanos
  • Harremanetarako emaila: eider.bilbao@ehu.eus
  • Inplikatutako zentroak:
  • CBL Programako edizioa: IX (2025/26)