UPV/EHUren atxikimendua "Declaración de las Universidades españolas a favor del comercio Justo y el consumo responsable" delakoari

i3-GIH 12

CRUEko Nazioarteratze eta Lankidetzako Batzorde Eragileak "Declaración de las Universidades españolas a favor del comercio justo y el consumo responsable" (pdf, 71 Kb) delakoa onartu zuen 2017ko urtarrilaren 17an.

Adierazpen horri atxikita, Garapen Iraunkorraren 12. helburua lortzeko konpromisoa hartzen da kontsumo eta ekoizpen iraunkorreko ereduak bermatzearren. Kontsumoa Arduratsua aipatzean, produktu eta zerbitzuak hautatzera bideratutako ekintzez ari gara, kontuan hartuz kalitatea eta prezioa ez ezik, horien ingurumen inpaktua zein inpaktu soziala eta enpresa ekoizleen giza eskubideekiko jokabidea eta errespetua. Adierazpen horrek sostengua ematen dio bidezko merkataritzak ordezkatzen dituen berdintasun, gardentasun, erantzukizun, iraunkortasun eta elkartasun balio eta printzipioetan oinarritutako bidezko merkataritza eredu bati; bidezko merkataritza era honetara ulertuta, nazioarteko merkataritza alternatiborako sistematzat hartuta, betiere talde ekoizleen eskubideekiko errespetuan oinarrituta eta Europako Legebiltzarrak pobreziari modu eraginkorrean aurre egiteko tresnatzat aitortuta.

Kontuan harturik "Declaración de las universidades españolas a favor del comercio justo y el consumo responsable" delakoaren printzipioak bat datozela UPV/EHUk bere estatutuetan biltzen dituen xede eta printzipioekin, UPV/EHUk bere atxikimendua Gobernu Kontseiluaren 2017ko apirilaren 6ko bileran onartu zuen.

Geroztik, UPV/EHUk martxan du unibertsitateko sei kidek osatutako lan talde bat, arduratzen dena zaintzeaz betetzen direla "Universidad por el Comercio Justo" titulua izateko bete beharreko baldintza estandarrak:

  • bidezko merkataritzaren irizpideak aplikatzea kontratuetan eta erosketetan
  • bidezko merkataritzako produktuen eskaintza ziurtatzea ikastegietan
  • unibertsitateko kideak bidezko merkataritzaz eta kontsumo arduratsuaz informatu eta sentsibilizatzea
  • aipatutako bete beharrak betetzen direla zaintzea.

UPV/EHUk "Universidad por el Comercio Justo" diploma eta zigilua jaso zituen 2018ko abuztuan, unibertsitateko kideen artean kontsumo arduratsua sustatzeagatik eta ezarritako irizpide estandarren betetze maila altuagatik.