Masterraren gakoak
Espainiako unibertsitate nagusietatik bederatzik bat egin dute Historia Garaikideko master honetan. Batez ere, ikerketa lanetara bideratuta dago, eta hauek parte hartzen dute:
- Euskal Herriko Unibertsitatea
- Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
- Madrilgo Complutense Unibertsitatea
- Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
- Santiagoko Unibertsitatea (Galizia)
- Valentziako Unibertsitatea
- Kantabriako Unibertsitatea
- Zaragozako Unibertsitatea
- Granadako Unibertsitatea
Masterraren helburu nagusia Historia Garaikideko profesionalen belaunaldi berri bat sortzea da, historiaren ikerketa lanei ekin ahal izango diona, beharrezko ezagutza eta teknikekin. Ibilbide akademikoa izan nahi duten pertsonei nahiz beste arlo batzuetan espezializatu nahi dutenei zuzenduta dago, hala nola, kazetaritzan, museoetan, kultur animazioan, bigarren hezkuntzako irakaskuntzan, edizioan, dokumentazioan edota analisi sozial eta politikoan.
Matrikulazioa programan parte hartzen duen unibertsitateetako batean egiten den arren, masterrak unibertsitate arteko izaera duenez, aukera ematen du hautazko kredituen zati bat beste zortzi unibertsitateetako edozeinetan egiteko.Horrela, ikasleak irakaskuntza- eta gai-eskaintza zabalaz baliatzen dira.
Master honek EHUko Historia Garaikideko doktorego programan zuzenean sartzeko aukera ematen du.