Asset Publisher

Ez utzi inor atzean: Unibertsitatean babesarekin eta garapen jasangarriko helburuekin konprometituta

Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta, ACNURek munduko lekualdaketa behartuei buruzko bere urteko txostena aurkeztu du: Joera Globalak. Txostenak datu lazgarri bat jarri du agerian: bosgarren urtez jarraian, gora egin du lekualdatutako biztanleriak, eta aurten 70,8 milioi pertsonara iritsi da 2018.urtean. Inoizko kopururik handiena. Errealitate hau ekintzarako deialdia da Unibertsitatearentzat.

Ez al zenekien? UPV/EHU ACNURekin mobilizatzen da!

2018/19 ikasturtean ACNURen Espainiako Batzordeak, AECIDen laguntza eta finantzaketarekin, sustatzen duen proiektuko jardueretan parte hartzera animatzen zaitugu. Hau da proiektuaren izena: “No dejes a nadie atrás: comprometidos con el Refugio y los ODS en la Universidad".

Zer egin dezakezu zuk?

  • Parte har ezazu erakusketa interaktibo batean eta bizi ezazu errefuxiatu batek ihes egitean bizitzen duen esperientzia (irailetik aurrera).
  • Inplika zaitez prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzetan 2018-2019 ikasturtean:
  • Hurbil zaitez Jorat eta haren familiaren historiara, mugikorrean HOPE jokoa deskargatuta.
  • Mobiliza zaitez errefuxiatuen eskubideen alde.

ACNUReko Espainiako Batzordeak eginiko proiektua, AECIDen laguntza eta finantzaketarekin

Image