Asset Publisher

Session

Challenges in Chemical Synthesis 2022

Image

Datorren urriaren 7an, Zientzia eta Teknologia (Bizkaia), Kimika (Donostia) eta Farmazia (Gasteiz) fakultateetako 100 pertsona baino gehiago eta horiei atxikitako zentro teknologikoetako langileak berriz bilduko dira Leioako ZTF/FCTko Paraninfoan, "Retos en Síntesis Química – Challenges in Chemical Synthesis 2022" jardunaldian parte hartzeko.

Irakaskuntza- eta ikerketa-jardunaldi hori 5 urte baino gehiago ari da egiten, eta estatuko eta Europako unibertsitateetako maila goreneko lau ikertzaile hartzen ditu. Oraingoan, kimikako sintesiari eta katalisiari buruzko hitzaldiak emango dira, bai eta materialen eta biosentsoreen diseinuari buruzkoak ere. Zehazki, Rosario Fernández doktoreak (Sevillako Unibertsitatea), Elena Pazos doktoreak (Universidade da Coruña), Juan M. Cuerva doktoreak (Granadako Unibertsitatea) eta Manuel Alcarazo doktoreak (Georg-August-University Göttingen, Alemania) emango dituzte hitzaldiak. Aukera izango dute, halaber, Kimika Sintetiko eta Industrialeko Doktorego Programako doktoregoko sei ikaslek beren ikerketa-emaitzen zati bat aurkezteko.

Jardunaldia ZTF/FCTko Kimika Organiko eta Ez-organikoaren Sailak antolatu du, eta Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren, Master eta Doktorego Eskolaren (MDE) eta Espainiako Kimika Elkartearen (RSEQ) finantzaketa jaso du.

Programa

9.20 – 9.30h   Opening

9.30 – 10.20h   Prof. Rosario Fernández (Universidad de Sevilla)

  Development of New Catalytic Systems. Applications in Asymmetric Catalysis

10.20 – 11.50h  Oral Communications (Jana Sendra, Sara Bertuzzi)

11.50 – 12.20h   Coffee Break

12.20 – 13.10h   Prof. Elena Pazos (Universidade da Coruña)

  Peptide-Based Tools for Biosensors and Materials Design

13.10 – 13.40h  Oral Communications (Marcos Gómez Redondo, Juan Molina )

13.40 – 15.40h  LUNCH

15.40 – 16.30h   Prof. Juan Manuel Cuerva (Universidad de Granada)

  New Twists for Spins (an Organic View)

16.30 – 17.00h  Oral Communications (Unai Atxabal, Adrian Plata Ruiz)

17.00 – 17.50h   Prof. Manuel Alcarazo (Georg-August-University Göttingen, Germany)

  Synthetic Applications of Cationic Ligands, Sulfonium Salts, and Related Species

17.50 – 18.00h   Closing